Manifestazioa burutuko da larunbatean Baionan Aurore Martinen euroaginduaren aurka
Atzo bera atxilotzen saiatu zen polizia eta gaur Euroaginduen Aurkako Kolektiboak agerraldia egin du Baionan. Bertan iragarri dute manifestazioa.
Kazeta
Euroaginduaren aurkako kolektiboak agerraldia burutu du Baionan. Agerraldia 14.45etan hasi da. Agerraldi masiboa da. Alderdi eta eragile ezberdinak badira. Hautetsi anitz. Estatuen jarrera salatu eta herritarren jarrera txalotu dute. "Atzoko erakustaldia eraiki behar dugun herri harresiaren lehen harria da", adierazi dute. Agerraldian manifestazio batera deitu dute, larunbatean, Baionan. Eskubide zibil eta politikoen aldeko martxa, 17.00etan abiatuko da Euskaldunen Plazatik. ( Entzun Anaiz Funosak Askatasunako ordezkariaren mintzaldia Info7 irratian). Anartean, gaur arratsean bikura dira ondoko herritan: Donapaleun ( 20.30 gaztetxean), Maulen ( zerbitzu-eremua, 20.30), Donibane Garazin (20.30etan, Kalakan), Kanbon (20.30etan, gaztetxean), Uztaritzen ( 19.00etan, Ttiritan), Senperen (19.00etan Oxtikenian), Ziburun ( 10.00etan, Tanan), Urrunan ( 19.00etan, Bi Tokin), Hendaian (19.00etan, Kanttunen), Baionan (19.00etan Ekaitzan), Angelun ( 19.00etan Ibaialde gaztetxean), Miarritzen ( 19.00etan gaztetxean), Basusarrin ( 19.00etan). (Argazki galeria)
Frantziako poliziak arratseko biak eta erditan aldera azaldu ziren, atzo, Euskaldunen karrikaren 43. zenbakian. Aurore Martinen ahizparen etxean bortxaz sartu ziren.
Martin anketatik eta besoetatik harturik atera zuten apartamendutik. Izan ere, hamarnaka jende bildua zen ordurako eskaileretan eta atarian. Herritar horien erresistentzia eraginkorra izan zen, zerenta Aurore Martin polizien eskuetatik askatu eta karrikara eraman zuten.
Euskal Irratietan Eiherelarreko bizilagunarekin mintzatu ziren eta une horien tentsioa antzematen da solasaldi horrean ( Entzun hemen).
Karrikan osatu zuten herritarrek iragan larunbatean Iratyko gelan Aurore Martinek aldarrikatu zuen "errepresioaren aurkako harresia". Batasunako militante inguratu eta haien gorputzekin babestu zuten. Merkatu estalitik, zubia zeharkatu eta St Andresera abiatu zen jende kate hori.
St Andresera arribatu eta Cafe des Pyrennees ostatuan babesa atzeman zuen militante independentistak. Bertan zelarik mintzatu zen Info7 eta Kazeta.Inforekin. Martinek aitortu zigunez atxiloketa saiakera bortitza izan zen oso baina jendearen erantzuna zoragarria izan zela nabarmendu zuen baitaere. ( Entzun elkarrizketa Info7 irratian).
Emeki-emeki jendea hurbildu zen San Andresera. Han ziren lehen mementuan Martin babestera azaldu ziren haserretuak. Kontseilu Orokorraren parean akanpatuak dira eta gertatzen ari zela jakin bezain fite mobilizatu ziren Batasunako militantearen alde.
Ordurako sare sozialetan barra-barra zabaldu zen Baionan gertatzen ari zena eta Facebook-en bidez "hondartzara joan ordez "St Andresera joaiteko gomita hedatu zen fite. Sarean, twitterrean, hedabide guztietan oihartzun handia hartu zuen berria.
Ipar Euskal Herriko hedabideek lan handia burutu zuten atzo: Euskal Irratiak, Berria, EiTB Ipar Euskal Herria ( lehena izan eitb.com-eko kazetari bat Facebook-en atxiloketa saiaketaren argazkia sartuz ), FR3-Euskal Herri, Info7 irratia, FranceBleu-Euskal Herri, KAZETA.INFO... hedabide gehienek zuzeneko informazioa eman zuten arratsalde osoan zehar.
Hortaz gain, AFP berri agentziak zabaldu albisteati esker, berria frantziar hedabide nagusietan azaldu zen. ( France Soir / L'Express / Rue89 ). Agentzia horrek jaso zuen "polizi operazioaren porrota" aitortzen zuen berria baita, horren aitzinean, Claude Gueant, Frantziako Barne ministroak Monpelierren emandako adierazpenak. Guéantek hitza hartu zuen Aurore Martienn aurkako euroagindua bete bete egingo dutela oharrarazteko.
Alta, erantzuna berehala etorri da. L'Humanité kazetaren bidez "ahalik eta mobizazio zabalena" antolatzeko deia zabaldu du Olivier Dartigolles, PCF-eko bozeramaleak eta hautetsiak Pauen.
Mobilizatzeko beharra nabarmendu dute Baionan
Gaur arratsean euroaginduaren aurkako kolektikoak prentsaurrekoa eskeiniko du Baionan. Atzo Baionan herritarrek "errepresioaren aurkako harresiaren lehen harria" altxatu zutela adierazi dute. Era berean estatuen jokabidea "Euskal Herrian zabaldu berri den aro politikoa oztopatzera datorrela" salatu dute. Atzo Baionan poliziaren eskutik "bortizkeriaren ekimena" bizi dela mahaigainean jarri dute ondoren. "Onartezina a eta ez dugu onartuko" azpimarratu dute.
Era berean, herritarrek azken ordutan erakutsitako "elkartasun markak" goraipatu dute kolektiboko kideek zein beraiekin batera gaur azaldu diren eragile anitzek ere. Haien artean elkarteetako kideak eta hautetsi ainitz bildu dira Lan Burtsan.
Heldu den larunbatean Baionan eginen den manifestazioara joateko gomita zabaldu dute besteak beste Victor Pachon Cadeko kideak, Anai Artea elkarteak, LDH elkarteak, Christine Bessonart Senpereko auzapeza eta Hautetsien Biltzarreko lehendakariak, Saveur Bacho Arberatseko auzapezak, Pierre Cheret PS-64ko ordezkariak, Yvette Labarbieu, PCFko hautetsia, Martine Bisauta Baionako hautetsi ekologistak...
Azken ordutan NPA, Ezker Abertzalea, Cimade, Aralar.. eragile ezberdinek bat egin dute euroagindua bertan behera uzteko aldarrikapena lau haizetara zabaltzeko orduan

Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire