dimanche 19 juillet 2009

BESTA BAI ! BORROKA ERE BAI ! BAIONAKO BESTAK fetes de bayonne

UZTAILAK 28 juillet
10:00 devant EPAISKAren AINTZINEAN (rue pannecau karrikan) :
****BRADERIE******
vente du matos, vetements d'ASKATASUNAren MATERIALA, ARROPAK SALGAI IZANGO DIRA .
demandez le foulard des fetes !!!!eskatu festaren zapia!!!!!!!!!!!!!!!!!


UZTAILAK 31 juillet
18:30 place du REDUIT PLAZAN
AZKEN OSTIRALA KONZENTRAZIOA
rassemblement en faveur des droits des prisonnier-e-s politiques basques
EUSKAL PRESOAK ETXERAT ! AMNISTIA OSOA !


ABUZTUAK 2 aout

14:00 rue des TONNELIERS KARRIKAN
omenaldia /hommage + animazioak animation
EUSKAL PRESO POLITIKOAREN ALDE BAZKARIA
repas en faveur des prisonnier-e-s politiques basques

txartelak salgai izango dira AITA SEMEAKen - les billets en vente à AITA SEMEAK
20 EUROetan ,12 EUROetan haurrak-enfants
si il reste des billets vente sur place le jour meme- gelditzen ba dira txartelak salgai izango dira bert lekuan

mercredi 8 juillet 2009

la meilleure arme c'est la solidarité ! écrivez à IBAI ,ENEKO ,GILEN

Gilen Goiti,Ibai Aguirrebarrena eta Eneko Etxegarairi idazteko deia egin dute

Pasa den astean Pariseko espetxeetan preso sartu zituzten gazteei idazteko deia egin duten beraien lagunek, sustengurik onena hori izan dela adieraziz. Hemen dituzue helbideak.

GILEN GOYTY
> 944 346 D2
> MAISON D'ARRET
> ALLEE DES THUYAS
> 94261 FRESNES CEDEX
>
> IBAI AGUIRREBARRENA
> 374 469 G
> FLEURY MEROGIS
> 7 AVENU DES PEUPLIERS
> 91705 ST GENEVIEVE DES BOIS CEDEX
>
> ENEKO ETCHEGARAY
> 374 470 H
> FLEURY MEROGIS
> 7 AVENU DES PEUPLIERS
> 91705 ST GENEVIEVE DES BOIS CEDEX
>

lundi 6 juillet 2009

PRESONDEGIAREN ALDEKETA changement de prison

Plein écranPRESONDEGIAREN ALDEKETA changement de prison

LORENTXA GUIMON dago orain ROANNEko presondegian . Euskal preso politikoa bakarra.
LORENTXA GUIMON est maintenant à la prison de ROANNE , seule prisonniere politique basque .

SOLIDARITE!!!!!!!!!!!!!!!!!ELKARTASUNA PRESOEKIN!!!!!!!!!!!!
pour lui écrire :

LORENTXA GUIMON

Centre de détention

écrou. n°488 F

RUE GEORGES MANDEL


BP 10008


42311 ROANNE CEDEX


"Roanne
Roanne est une commune française, située dans le département de la Loire et la région Rhône-Alpes."





samedi 4 juillet 2009

ibai, eneko ,gilen gurekin!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

009-06-29 04:01:04
>>>>>>>>>

Ibai Agirrebarrena, Eneko Etxegarai eta Gilen Goiti espetxera bidali ditu epaileak

Atzo Parisera eraman zituzten astelehenetik atxilotuta egon eta gero. Ibai eta Eneko Fleuryn espetxeratu dituzte, Gilen berriz Fresnesen.

Frantziako botere judizial eta polizialaren eskutik, independentzia eta eraldatze sozial zein politikoaren alde mugitzen eta antolatzen diren gazteak zigortu eta kriminalizatzeko helburuarekin burura eramandako operazioren baitan, Ibai Agirrebarrena eta Eneko Etxegarai Fleury -ko gazteentzako espetxean giltzapetu dituzte. Gilen Goiti berriz, Fresnesen espetxeratu dute. Bestalde, fiskalak Xan Beiriren askatasuna errekurritu du.

Frantziako gobernuak azken garaiotan askapenerako mugimenduen kontrako errepresio eta jazarpenean sakontzen dihardu. Honako operazioa, zeinak atxiloketa aldi luzea, atxilotuen senideekiko mespretxua eta harrokeria ezaugarri izan dituen, Frantziako gobernua herri askapenerako mugimendu politiko eta sozialak kriminalizatu eta zigortzeko egin duten apustuaren beste adierazle bat izan da.

Gogora ekarri nahi dugu asko izan direla operazio honen aurka agertu diren eragileak, bai eta operazioa bera salatzera kalera atera diren pertsonak ere. Errepresioan sakontzea baino, irtenbide politikoetan murgiltzea da Frantziako gobernuari berriro ere eskatzen dioguna.

Atxilotuak:

Joseba Agirrebarrena (Bidaxunen) ASKE

Ibai Agirrebarrena (Bidaxunen)

Orkatz Arano (Beskoitzen) ASKE

Gilen Goiti (Baionan)

Harri Idoate (Ainhoan) ASKE

Eneko Etxegarai (Heletan , EHZko montaketan)

Txomin Catalogne (Suhuskunen) ASKE

Aritz Ortino( Uste dugu Mugerren atxilotu dutela) ASKE

Marco Delizy ( Suhuskunen) ASKE

Eki Erramundegi (Baionan) ASKE

Jon Goio (Baiona) ASKE

Xan Beiryek ASKE, Pariseko epailearen aurretik pasa ondoren.

Atzo ere ehundaka lagun mobilizatu ziren atxiloketak salatzeko:

  • Baiona 150 lagun
  • Kanboko 100 lagun
  • Tolosan 200 lagun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:


Amnistiaren Aldeko Mugimendutik frantziar gobernuaren urrats errepresibo berri hau salatu nahi dugu. Gertaera errepresibo berriak iragarri genituen eta ez da astebete igaro frantziar poliziak euskal herritarren atxilotzera atera diirela.
Gertaera hauek guztiek frantziar gobernuaren urduritasuna agerian uzten duguka adierazi nahi dugu. Jakitun dira bduela arazo politiko bat Euskal Herrian, eta arazo hau konpontzeko, Rubalcaba lagun dutela, errepresioaren bidea hautatu dute.

Une hauetan Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa espainiar eta frantziar poliziez okupatua dagoela salatu nahi dugu. Abertzale mugimenduaren aurkako sorgin ehiza eta kontrol soziala izugarri areagotzen ari dira, eta hori erakusten digute burutzen ari diren fitxaketa masiboek eta atxiloketek.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egin nahi dugu gaur arratsaldean atxilotuen herrietan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.

jeudi 2 juillet 2009

Bost euskal herritarrek frantziar polizien eskuetan jarraitzen dute atxiloturik

Marco Delizy, Aritz Ortinoz, Orkatz Arano, Txomin Catalogne, Harri Idoate, Joseba Agirrebarrena eta Xan Beyrie aske geratu dira, azken hau Parisetik pasata.Ehundaka herritar mobilizatu ziren atzokoan eta gaurko ere deituak dira mobilizazioak


Atxilotuak:

Joseba Agirrebarrena (Bidaxunen) ASKE

Ibai Agirrebarrena (Bidaxunen)

Orkatz Arano (Beskoitzen) ASKE

Gilen Goiti (Baionan)

Harri Idoate (Ainhoan) ASKE

Eneko Etxegarai (Heletan , EHZko montaketan)

Txomin Catalogne (Suhuskunen) ASKE

Aritz Ortino( Uste dugu Mugerren atxilotu dutela) ASKE

Marco Delizy ( Suhuskunen) ASKE

Eki Erramundegi (Baionan)

Jon Goio (Baiona)

Xan Beiryek ASKE, Pariseko epailearen aurretik pasa ondoren.

Atxiloketak saltzeko mobilizazioak deituak daude gaurko ere:

  • 18:30etan Baionako komisaldegiaren aurrean.
  • 19:00etan Kanboko itzulgunean
  • 19:30etan Tolosako Triangulo plazatik
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:


Amnistiaren Aldeko Mugimendutik frantziar gobernuaren urrats errepresibo berri hau salatu nahi dugu. Gertaera errepresibo berriak iragarri genituen eta ez da astebete igaro frantziar poliziak euskal herritarren atxilotzera atera diirela.
Gertaera hauek guztiek frantziar gobernuaren urduritasuna agerian uzten duguka adierazi nahi dugu. Jakitun dira bduela arazo politiko bat Euskal Herrian, eta arazo hau konpontzeko, Rubalcaba lagun dutela, errepresioaren bidea hautatu dute.

Une hauetan Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa espainiar eta frantziar poliziez okupatua dagoela salatu nahi dugu. Abertzale mugimenduaren aurkako sorgin ehiza eta kontrol soziala izugarri areagotzen ari dira, eta hori erakusten digute burutzen ari diren fitxaketa masiboek eta atxiloketek.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egin nahi dugu gaur arratsaldean atxilotuen herrietan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.

lundi 29 juin 2009

Poliziak bederatzi lagun atxilotu ditu gaur Ipar Euskal Herrian eta Xan Beyrie atxikitzen du Pauen

source :kazeta.info


Harri Idoate poliziez inguraturik etxetik ateratzen da. Gaizka IROZ argazkia.

Frantziako Poliziak bederatzi pertsona atxilotu ditu gaur goizean Baxe Nafarroan eta Lapurdin. Bestalde, larunbatean Kanbon atzeman zuten Xan Beyrie gaztea Pauen atxikitzen du Poliziak. Hauek dira atxilotutako pertsonen izenak: Gilen Goiti (Baiona), Ekhi Erramundegi (Baiona) Harri Idoate (Ainhoa), Eneko Etxegarai (Heleta), Ibai Agirrebarrena (Bidaxune), Joseba Agirrebarrena (Ibairen aita),Orkatz Arano (Beskoitze), Aritz Ortino Etxebeste eta Txomin Catalogne (Suhuskun). 18.30etan elgarretaratzea deitu du Askatasunak Baionako komisaldegiaren aitzinean. Kanbon, berriz, 19.00etan ezarri dute hitzordua, Intermarcheko itzulgunean, eta Larzabalen 19.30etan.

Xan Beyrie atxilotua eta inkomunikatua segitzen du, joan den larunbatean, Kanboko saltoki handi baten aitzinean atzeman zutenetik. Beyrie eta bere neska-laguna erosketak egiten zituztelarik, pertsona bat bere atzetik zutela ohartu ziren. Intermarchetik atera bezain fite, bertze polizi batzuk agertu ziren. Atxiloketa bortitza izan zen eta gazteak kolpe handia hartu zuen aurpegian.

Atxiloketa burutu ondoren, Poliziak gaztearen burasoen etxea miatu zuen. Xan Beyrieren askatasuna galdegiteko 19.00etan elgarretaratzea egin zuten Kanboko Intermarcheko itzulgunean. 100 bat lagun bildu ziren bertan. "Xan askatu" leloa zuen banderola baten gibelean gaztearen burasoen etxeraino joan da jendea, familiari elkartasuna helerazteko.

Poliziak Paueko komisaldegian atxikitxen du beti gaztea eta ez du atxiloketaren arrazoiak azaldu.

Beste bederatzi atxiloketa gaur

Bestalde, gaur goizean goiz, Frantziako Poliziak beste bederatzii pertsona atzeman ditu Baxe Nafarroan eta Lapurdin burutu duen operazio zabalean.

Hauek dira gaur goizean atxilotuak izan diren gazteen izenak: Gilen Goiti (Baiona), Ekhi Erramundegi (Baiona; bertsolaria da ) Harri Idoate (Ainhoa), Eneko Etxegarai (Heletan, EHZ festibalaren muntaketa lanetan parte hartzen zuen bertan), Ibai Agirrebarrena (Bidaxune), Joseba Agirrebarrena (Ibairen aita, ustez Bidaxunen),Orkatz Arano (Beskoitze) eta Aritz Ortino Etxebeste. Jakin berri dugunez, Txomin Catalogne gaztea Suhuskunen atxilotu dute baitaere. Catalogne Segi gazte erakundeko kidea da eta Garazo "Kalaka" herri ostatuaren langilea da. Atxilotuen etxeetan miaketa luzeak burutu dituzte poliziek.

Bestalde, kazeta.infok jakin ahal duenez polizi anitz dira Donibane Garazin (paisanoz jantzitako poliziak ikusi dituzte espreski "Kalaka" inguruan) eta Heletako bideetan, non ehundaka lagun Euskal Herria Zuzenean festibaleko lan muntaketan lanean ari dira, goizero-goizero poliziak dira.

arrestations ! la repression n'est pas la solution !!!!!

GAUR /AUJOURD HUI rassemblement devant le commissariat de Bayonne à 18h30. Baionako komisaldegiaren aintzinean arratsaldeko 6ak ta erdietan konzentrazioa ! Utzi bakean Euskal Herria !

La Policía francesa detiene a siete personas en Lapurdi y Nafarroa Beherea

La Policía francesa ha detenido esta mañana a siete personas en Lapurdi y Nafarroa Beherea.

29/06/2009 9:48:00

BAIONA-. En Bidaxune han sido detenidos Ibai Agirrebarrena y su padre, Joseba Agirrebarrena.

En Beskoitze ha sido arrestado Orkatz Arano, en Baiona Gillen Goiti, en Ainhoa Harri Idoate y en Heleta Eneko Etxegarai. Este último ha sido apresado mientras se encontraba realizando labores de montaje del festival Euskal Herria Zuzenean.

El séptimo detenido es Aritz Ortino Etxebeste, aunque se desconoce en qué localidad se ha producido el arresto.

De momento se desconocen los motivos de esta operación policial. La Policía está registrando los domicilios de los detenidos.

article du journal :GARA