jeudi 25 février 2010

OTSAILAK 26 FEVRIER

aupa Lagunak! EZ ahantz azken ostiraleko konzentrazioa baionan herriko etxearen aintzinean dago: arratsaldeko 6ak ta erdietan !

Adio tout le monde! n'oubliez pas le rassemblement du dernier vendredi en faveur des droits des prisonnier-e-s politiques basques se fait comme à l'habitude à 18h30 devant la mairie de bayonne.

euskal preso politikoak etxerat!
presoak borrokan gu ere bai!
les prisonnier-e-s politiques basques en lutte , nous aussi!



Eragile sozial eta sindikalekin batera, azken ostiralera deia egin du Etxerat-ek

Josune Dorronsoro (Etxerat elkarteko kidea):

"Beste hilabete batez eta milaka dira jada, gure senide eta lagun presoen eskubideak ez dira errespetatuak izan. Indarrean dagoen espetxe politika kriminalak bere alderik gogorrena erakusten jarraitu du. Hain zuzen ere, euskal preso politikoak eta euren senideak egunero heriotzaren korridorean murgilduarazten duena.

Guzti honen azken ereduak bihotza samindu digute. Mikel Garmendiaren ahaideek istripua pairatu zuten aurreko ostiralean, espetxera bidean. Aste batzuk lehenago, Jon Zubiaurreren gurasoek beste istripu bat sufritu zuten. Zubiaurreren aitak oraindik ere ingresatuta jarraitzen du. Sakabanaketak hiltzen du. 16 senide eta lagun hil ditu. Ahaztu ezineko zenbaki bortitzak.

Sakabanaketak 300 istriputik gora eragin ditu. Sakabanaketak sekulako odoluste ekonomikoa suposatzen du. Hilean 2.000 eurotik gorako gastua preso bakoitzeko, urtean kasik 20 miloi euro. Baina, argi daukagu eta jakin badakite espetxe politika kriminal honen bultzatzaileek... gure senide eta lagun presoak ez ditugula sekula bakarrik utziko. Sekula ez.

Espetxe barruan ematen diren eskubide urraketak etengabeak dira. Azkena, Xabier Etxeberria presoak Soto del Realen jaso zuena. Bertan, isolamendurako modulora bidean, heriotzarekin mehatxatu zuten. Modulorik eta egoerarik gogorrenera bidean ere, mehatxatu zuten. Ez daukate lotsarik. Isolamenduan, gure senide eta lagunek 22 ordu ematen dituzte ziega baten barruan, inorekin kontakturik izan gabe.

Egoera muturrekoa da. Sakabanaketak eta isolamenduak eragindako ondorioak aipatu ditugu baina hauek ez dira euskal preso politikoek pairatzen dituzten eskubide urraketa bakarrak. Bizi Osorako zigorra aplikatzen dute, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak ez dituzte askatzen edo askatzen dituztenean heriotzaren mugan daude. Gogorra da horrela hitz egitea, baina errealitateaz mintzo gara. Kolpeak, umiliazioak, intoxikazio mediatikoak, bisitak jasotzeko mugen antzera, komunikazioen bortxaketa etengabeak edo erabat arbitrarioak diren trasladoak ere etengabekoak dira. Hori, espetxeratu aurretik gure senide eta lagunak torturatzen dituzten inpunitatea ez aipatzearren.

Guri dagokigunez, senide eta lagunoi dagokigunez, ez dugu onartuko gu umiliatzen saiatzea. Ehunaka aurrez aurreko bisita galdu dira jada, baina guk duintasunez eta tinkotasunez erantzun dugu. Gure arteko batasuna hausten saiatzen dira eta euskal preso politikoak euren inguru afektibo, sozial eta politikotik aldentzen saiatzen ari dira. Baina argi dugu ez dutela euren helburua lortuko.

Gure senide eta lagun presoek pairatzen dituzten eskubide urraketa guztiak salatzen jarraituko dugu. Indarrean dagoen espetxe politika kriminalaren arduradunak interpelatzen jarraituko dugu. Euskal Herriko gehiengoa osatzen duten eragile sozial eta sindikalekin kalera irtetzen jarraituko dugu. Gure senide eta lagun presoen eskubideak errespetatuak diren egunsenti berri baten alde lan egiteko.

Hurrengo zita etzi, otsailaren 26an, izango da. Ohikoak diren azken ostiraleko mobilizazioak burutuko ditugu. Hortaz, dei egiten diogu eragile sozial eta sindikal ezberdineei bertan parte hartzeko. Ezinbesteko zita da, euskal preso politikoak dauden espetxe guztietara haize freskoa eta duintasun haizea helarazteko."



Prentsaurrekoan parte hartu duten eragileak:

LAB

ESK

STEE-EILAS

BAI EUSKAL HERRIARI

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ

ESAIT

ASKAPENA

ELKARTZEN

HERRIA 2000 ELIZA

mercredi 24 février 2010




LA MEILLEURE DES ARMES : LA SOLIDARITE !
REPAS DE SOUTIEN EN FAVEUR DE DAVID ET LES PRISONNIER-E-S POLITIQUES BASQUES .
SAMEDI 13 MARS A BASSUSSARY .

mercredi 17 février 2010




DEUX RDV CE WEEKEND :

COLLECTIF JON ANZA organise un repas BERTSO AFARIA au bar XAIA OSTATUA à PAUSU
le 19 Février

et le 20 FEVRIER à BAYONNE : ONGI ETORRI IBAI ! bienvenue à Ibai à 19H place ST ANDRE

IHAUTERI ON BAT PASA! bon carnaval à tous !
n'hésitez pas à écrire au prisonnier-e-s politiques basques et racontez votre weekend carnavalesque! pour les adresses des prisonnier-e-s du comité de bayonne envoyez nous un mail : baionaaskatu@yahoo.fr , on vous renvoie la liste!

lundi 15 février 2010

OTSAILAK 16 Février
3 GAZTE EPAITUAK
3 jeunes jugés
ELKARRETARATZEA
Rassemblement
13:30
Baionako epaitegi aitzinean
Devant le Palais de Justice de Bayonne


Gurekin-Askatasuna Elkartea
Lagunen etxea
64480 Uztaritze


2010eko otsailaren 12a,

Prentsa agiria.

Joan den urteko azaroaren 11an, Uztaritzeko hiru militante gazte atxilotuak eta 30 orenez atxikiak izan ziren jendarmerian, frantses bandera baten kentzeagatik.
Heldu den asteartean, otsailaren 16an, Baionako auzitegian iraganen da gazte horien epaiketa.

Salatu nahi dugu :
hiru gazte horien kontra frantses estatuak hartu erantzun neurrigabekoa ; euskal gazteriaren kontra eramaten ari den politika errepresiboaren ildo beretik doa : kontrolak, atxiloketak, konbokazioak, presondegiratzeak.

frantses estatuaren nahikeriaren adierazle den errepresio hori ; berezko eskubidea duen herri gisa agertzeko, borrokan ari den euskal populuaren edozein aldarrikapenen isilaraztea helburutzat duen jokamoldea.

Gazteen sustengatzeko eta egoera horren salatzeko, otsailaren 16an, arratsaldeko 13.30tan, Baionako auzitegi aitzinean iraganen den elkarretaratzera hurbiltzea dei egiten dugu.


Communiqué de presse.

Le 11 novembre dernier, 3 jeunes militants d’Uztaritze ont été arrêtés, gardés à vue pendant 30 heures dans les locaux de la gendarmerie pour avoir décroché un drapeau français.
Le 16 février prochain, ils vont passer en procès devant le tribunal correctionnel de Bayonne.

Nous tenons à dénoncer :
la démesure de la réponse de l’état français à l’encontre de ces 3 jeunes qui n’est que la poursuite d’une politique répressive menée en particulier contre la jeunesse basque, dénoncée à maintes reprises : contrôles, interpellations, convocations, gardes à vue et incarcérations.

cette répression qui est l’expression de la volonté de l’état français de faire taire toute forme de revendication politique du peuple basque qui lutte pour son droit légitime à exister en tant que peuple.

Pour les soutenir et dénoncer cette situation, nous vous appelons tous à participer au rassemblement organisé le mardi 16 février à 13h30 devant le palais de justice de Bayonne.

jeudi 11 février 2010

lejpb du Pays Basque
Lorentxa Guimon met un terme à sa grève de la fin

10/02/2010

Transfert- La prisonnière basque Lorentxa Guimon a décidé de cesser la grève de la fin après avoir obtenu de la direction de la prison de Roanne où elle est incarcérée la garantie de son transfert à la Maison Centrale de Rennes. Ce transfert, qui répond à l'une des revendications de la militante qui l'avait conduit à se mettre en grève de la fin il y a 39 jours, met un terme à son isolement puisque quatre autres prisonnières basques y sont détenues. Le mouvement Askatasuna salue cette initiative rappelant que «le cas de Lorentxa est loin d'être isolé», et espère que «ces annonces ne cachent pas un piège comme d'envoyer une autre prisonnière à Roanne».

mercredi 10 février 2010

INFO: GARA

EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Lorentxa Guimonek utzi du gose greba, Rennes-era eramango duten bermea jaso ondoren

Lorentxa Guimon preso politikoak bertan behera utzi du urtarrilaren 2an hasi zuen gose greba, 39. egunean. Rennes-eko kartzelara aldatuko dutela bermatu dio Roanneko zuzendariak.

09/02/2010 14:59:00

BAIONA-. Lorentxa Guimonek 39 egun egin ditu gose greban, isolamendua salatzeko eta bere eskubideak errespeta ditzaten aldarrikatzeko.

Gaur arratsaldean, bertan behera utzi du baraua, Roanneko espetxeko zuzendaritzaren aldetik Rennes-eko (Bretainia) kartzelara eramango duten bermea jasota. Han, beste euskal preso batzuekin egon ahal izango da.

Angeluarraren egoera oso larria izan den arte ez du aldatu jarrera Roanneko espetxeko zuzendaritzak eta ez die jaramonik egin haren eskaerei. Zuzendaria behin bakarrik bildu da berarekin, urtarrilaren 28an.

Guimonen egoerak gizartean ez ezik arlo politikoan ere oihartzuna izan du. PSko senatari batek eta Jean Lassalle diputatu zentristak Michele Alliot-Marie Justizia ministro frantsesari zuzendu zaizkio euskal presoaren egoera dela-eta.

Angeluarra oso ahul dago eta ibiltzeko eta zutik egoteko zailtasunak ditu. Orain arte, telefonoz deitu behar zuen bakoitzean ez zioten aulkirik ematen eta zutik egon behar zuen. Bera belauniko jartzen zen, ezin zuelako zutik iraun hizketaldi osoan.

Amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez, atzo zerbitzuburu batek egoera horretan ikusi zuen eta aulki bat jartzeko eskatu zuen.