vendredi 3 août 2012

berria journal un article

source : BERRIA
"Teresa Etxeberria
«Baionako jaietan ere, euskal preso politikoak presente dira gurekin»
A. RenteriaBaiona
arenteria@berria.info
Baionako bestetako azken eguna, igandea, herritarren egun nagusia izaten da. Jaiak bertze erritmo bat hartzen du, mahaien inguruan. Azken hamarkada luzean, presoen aldeko bazkaria egiten dute. Aro politiko berri bat abiatu baldin bada ere Frantziak eta Espainiak errepresioaren politika indarrean atxikitzen dutela salatzen du Etxeberriak. Presoen eskubideak errespetatzeko eskatzen dute, libre utzi bitartean.

Nolako giroa espero duzue gaur presoen aldeko bazkarian?

Hamabost urte baino gehiago bada bestetako azken egunean preso politikoen aldeko bazkaria egiten dugula. 300 pertsonarentzako janaria eginen dugu, eta musikaz animaturik egonen da. Bestetan alaitasuna da nagusi, baina ez dugu ahantzi nahi aldi berean euskal preso politikoak espetxean daudela. Nahiz eta Euskal Herritik eskua luzatu zaien, Frantziak eta Espainiak errepresio politika itsuarekin segitzen dute. Errepresioa ez da gelditu, eta horren adibide nabarmena da azken asteotan hainbat presok pairatu dituzten erasoak eta jipoiak, Chalon sur Saoneko espetxean adibidez. Familiek ere, traba handiak dituzte presoak bisitatzeko. Bazkarian goraki aldarrikatu nahi dugu jaietan ere preso politikoak gurekin direla.

Aldarria, bederen, presente da karriketan.

Jaiak garai alaia dira, herritarren poza eta bizi-gogoa adierazteko garaia. Horregatik da garrantzitsua alaitasun horren partaide egitea presoak, karrikan argi adieraztea gurekin nahi ditugula Euskal Herrian, libre, etxean. Preso politikoek eskubideak dituzte, gainerako herritar orok bezala. Alta, Frantziako presondegietan behin eta berriz urratzen dira haien eskubideak. Miaketak, bakartzea, jipoiak, bisitak egiteko trabak, ehunka kilometro egin beharra minutu gutxi egoteko senide edo lagunarekin. Guztien eskubideak zangopilatzen dituzte errepresioaren bidetik. Legeak berak dio presoak sorlekutik ahalik eta hurbilena egon behar duela. Euskal preso politikoen kasuan, kasu guztietan, eskubideak urratzen dira. Besta giroan eta alaitasunaren bidez, ozen adierazi nahi dugu presoen eskubideak aldarrikatuko ditugula eta lortuko dugula gure artera ekartzea.

Presoen gaia presente egon da besta egun guztietan. Irekitze ekitaldian, ostiraleko elkarretaratzean. Igandeko bazkariak irudirik jendetsuena ematen du?

Hirurehun pertsona karrikan bazkaltzen egotea bada zerbait, eta ondotik pasatzen diren jendeek ikusten dute badaudela herri honetan oraindik konpondu ez diren arazoak. Bazkaria aitzin, omenaldi bat eginen diegu presoei eta haien familiei. Bertsolariak egonen dira, eta aurreskua ere dantzatuko zaie. Gero, hitzartze politiko labur bat eginen dugu. Bi elementuak loturik daude: bestetako alaitasuna eta eskubideen aldeko borroka. Aldarria presente egon da besta egun guztietan, eta azken egunean, bazkariaren inguruan elkartuz, ikusgarritasun handiagoa ematen zaio. Ateratzen den dirua ere presoak eta familiak laguntzeko baliatuko da; ezin baita ahantzi sakabanatze politikak xahutze ekonomiko izugarria eragiten diela familiei eta lagunei."

jeudi 19 juillet 2012

BAIONAN HERRIRA EGUNA 2012ko bestak / fetes de bayonne 2012

BAZKARIA :TXARTELAK  SALGAI :  EPAISKAren LOKALEAN  (pannecau karrikan) UZTAILAK 20/21an gauez eta UZTAILAK 24an merkaldia egunean epaiskaren lokalean goizeko 10 etatik arratsaldeko 18 ak arte eta egun bertan .
REPAS: BILLETS: A PRENDRE AU LOCAL D' EPAISKA (rue pannecau) le 20/21 JUILLET LE SOIR et le 24 JUILLET le jour de la braderie de 10h le matin à 18h le soir puis il seront le jour meme sur place .

mardi 10 juillet 2012

presoen aldeko bazkaria uztaritzen /repas de soutien aux prisonnier-e-s à uztaritz

Presoen aldeko bazkaria
Uztailaren 15an igandearekin
Uztaritzen

Repas de soutien aux prisonnier(e)s
Dimanche 15 juillet
Uztaritze
Argi, Gari, Joseba ta Oier gurekin !!
EUSKAL PRESO TA IHESLARIAK ETXERAT !

lundi 9 juillet 2012

ONGI ETORRI PEIO !


Peio Irigoien euskal preso politikoa, bihar, uztailaren 10ean, aske izanen da!
Ongi etorria, Beskoitzeko plazan 7.30tan antolatua izanen da.

Giza eskubide guztiak, euskal presoak Euskal Herrira!

Le prisonnier politique basque Peio Hirigoien sera libéré demain, le 10 juillet!
Un Ongi etorri est prévu à 19h30 sur la place de Briscous.

Respect des droits des prisonniers basques!

samedi 7 juillet 2012

argazki lehiaketa / concours photo

Arratsalde on!  
   (en français plus bas) 
   
 Ainitz izan zarete, euskal preso et iheslarien aldeko, Herriraren Lip Duban parte hartzeko eta zuen kantari eta dantzari talentuak erakutsi dizkiguzue. 
Eta argazkilaria ote zira?  

Preso eta iheslariak gogoan ditugunez uda honetan ere, parte har ezazu antolatzen dugun argazki lehiaketan, urriaren 13ko manifari deitzeko.  
   
"Eskubide guztiak, euskal presoak Euskal Herrira!"  
   
Zure argazkia mail honetan igorri: ur13octargazkia@gmail.com  
   
Vous avez été très nombreux à participer au Lip Dub de Herrira et à nous montrer vos talents de chanteur et de danseur en soutien aux prisonniers et aux réfugiés politiques basques.  
Qu'en est-il de vos talents de photographe?  

Les preso sont dans nos coeurs y compris pendant les vacances! Participez au concours de la photo la plus insolite pour appeler à la manifestation du 13 octobre à Bayonne.  
   
"Eskubide guztiak, euskal presoak Euskal Herrira!"  
"Respect des droits des prisonniers basques!"  
   
Envoyez votre photo à ur13octargazkia@gmail.com