Bost euskal herritarrek frantziar polizien eskuetan jarraitzen dute atxiloturik
Marco Delizy, Aritz Ortinoz, Orkatz Arano, Txomin Catalogne, Harri Idoate, Joseba Agirrebarrena eta Xan Beyrie aske geratu dira, azken hau Parisetik pasata.Ehundaka herritar mobilizatu ziren atzokoan eta gaurko ere deituak dira mobilizazioak
Atxilotuak:
Joseba Agirrebarrena (Bidaxunen) ASKE
Ibai Agirrebarrena (Bidaxunen)
Orkatz Arano (Beskoitzen) ASKE
Gilen Goiti (Baionan)
Harri Idoate (Ainhoan) ASKE
Eneko Etxegarai (Heletan , EHZko montaketan)
Txomin Catalogne (Suhuskunen) ASKE
Aritz Ortino( Uste dugu Mugerren atxilotu dutela) ASKE
Marco Delizy ( Suhuskunen) ASKE
Eki Erramundegi (Baionan)
Jon Goio (Baiona)
Xan Beiryek ASKE, Pariseko epailearen aurretik pasa ondoren.
Atxiloketak saltzeko mobilizazioak deituak daude gaurko ere:
- 18:30etan Baionako komisaldegiaren aurrean.
- 19:00etan Kanboko itzulgunean
- 19:30etan Tolosako Triangulo plazatik
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik frantziar gobernuaren urrats errepresibo berri hau salatu nahi dugu. Gertaera errepresibo berriak iragarri genituen eta ez da astebete igaro frantziar poliziak euskal herritarren atxilotzera atera diirela.
Gertaera hauek guztiek frantziar gobernuaren urduritasuna agerian uzten duguka adierazi nahi dugu. Jakitun dira bduela arazo politiko bat Euskal Herrian, eta arazo hau konpontzeko, Rubalcaba lagun dutela, errepresioaren bidea hautatu dute.
Une hauetan Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa espainiar eta frantziar poliziez okupatua dagoela salatu nahi dugu. Abertzale mugimenduaren aurkako sorgin ehiza eta kontrol soziala izugarri areagotzen ari dira, eta hori erakusten digute burutzen ari diren fitxaketa masiboek eta atxiloketek.
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egin nahi dugu gaur arratsaldean atxilotuen herrietan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire