mercredi 29 avril 2009

HURRENGO HITZORDUAK: prochain rdv:

au local d'epaiskaN :

MAITZAK 1 mai APERO PINTXO aprés la MANIFA 'TA GERO .


MAITZAK 17 mai APERO PINTXO + NAT ETA WATSON kontzertua/concert - 12h eguerdietan.

vendredi 17 avril 2009



dispertsioak20urte.wordpress.com :

Ipar Euskal Herria zeharkatuko dute bi auto-karabanak

Sakabanaketa politika salatzeko ekimena izango da eta ipar Euskal Herriko herri ugaritan jarri dituzte bertan parte hartzeko hitzorduak.
Bidali diguten oharra:
Dispertsio politikoa salatzeko autokaraban bat eginen dugu apirilaren 18an ipar
euskal herri osoa zeharkatuko duena. 2 autokarabana dira bat Mauletik abiatzen
dena eta bestea Donibane Lohitzunetik. Garazin batu eta Baigorrira goaz presoen
aldeko sustengu gaualdi bat antolatua baita Basaizearen kulturaldiaren karira

1. karabana:
MAULE
17:00 PLAZAN
LARZABALE
17:45 ITZULGUNEAN
DONIBANE
GARAZI 18:30 INTERMARCHEN
2. karabana:
DONIBANE
LOHITZUNE 16:20 PORTUKO ITZULGUNEAN
AZKAINE
16:35 KIOSKOAN
SENPERE
16:45 INTERMARCHEKO ITZULGUNEAN
KANBO
17.15 INTERMARCHEKO ITZULGUNEAN
ARROSA
18:00 BENTA PEION
DONIBANE
GARAZIN 18:30
INTERMARCHEN
BAIGORRI
19:00 PLAZAN

azken berri

SOUTIEN AUX PRISONNIER-E-S POLITIQUES BASQUES :
APERO PINTXO
AU LOCAL D’ EPAISKAN
Rue pannecau karrikan
APIRILAK 19 avril
EGUERDITAN à PARTIR DE Midi
Preso bat egunkari bat !

APIRILAK 24 AVRIL
AZKEN OSTIRALA
arratsaldeko 6ak ta erdietan
BAIONAKO HERRIKO ETXEAREN AINTZINEAN
à 18h30
devant la MAIRIE DE BAYONNE
Rassemblement
en faveur des droits des prisonnier-e-s politiques Basques


ZATOZTE DENOK !
VENEZ NOMBREUX !
EUSKAL PRESOAK ETXERAT !

AMNISTIA OSOA !

vendredi 10 avril 2009

2009 ko aberri eguna

Errepresioa eta gatazka gaindituak dituen Euskal Herrirako bidea egiteko deia egin du AAMk

Irun eta Hendaia artean burutuko den martxa nazionalean parte hartzeko deia egin du. Aurtengo Aberri egunean ere herri honetako egoera ez demokratikoa agerian geldituko dela azaldu dute, bertan egon ezin diren milaka herritarrak gogora ekarriz.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren mezua Aberri Egunaren atarian:

Aberri Egunak agerian utziko du beste behin gure herrian espainiar eta frantziar agintariak ezarria duten eta urtez urte luzatzen ari den egoera ez demokratikoaren neurria. Aurten ere milaka izango errepresioaren eta gatazkaren ondorioz Aberri Egunean beraien sorterritik kanpo aurkituko diren euskal herritarrak. Espainiar eta frantziar espetxeetan sakabanatua dauden 750 euskal preso politikoak, munduan zehar barreiaturik dauden ehunaka eta ehunaka iheslari politikoak edo errepresioak eta gatazkak hil dituen ehunaka herritarrak. Euskal Herrian bizi diren baina Euskal Herrian libre bizitzeko eskubiderik ez duten herritarren kasua ere agerian geldituko da, besteak beste Irun eta Hendaia artean. Herritar ugarik ezingo dute Hendaiatik Irunerako bidea egin, tortura eta espetxea ekiditeko ihes egin behar izan zutelako eta ezin dutelako Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lurraldeetan libre izan, espainiar errepresioaren ondorioz. Antzeko egoera bizi dute beste hainbeste euskal herritarrek, espainiar Entzutegi Nazionalak ezarritako neurrian ondorioz, baldintzapeko askatasunean egonik, ez baitzaie baimendua Lapurdi, Zuberoa eta Behe Nafarroara joatea.

2009ko Aberri Egunaren testuinguruan errepresioak herri hau jotzen jarraitzen du. Atxiloketak, torturak eta espetxeratzeak. Biziarteko zigorra, sakabanaketa eta gaixotasun larriak dituzten preso politikoen egoera. Poliziaren okupazioa ete bortizkeria. Hauteskunde ez demokratikoak. Eskubide politiko eta zibilen ukazioa. Oinarrizko eskubide demokratikoak zangopilatuak dituen herria da gurea, zatitua, ukatua eta etengabe kolpatua.

Errepresiorik eta gatazkarik gabeko Aberri Egunerako bidea egitea dagokigu. Euskal herritar guztiak libre garen egoera da bilatu eta aurkitu beharrekoa. Horretarako espetxeak, torturak, poliziak eta legez kanporatzeak elkarriketa eta akordio politikoari bidea uztea aldarrikatzen dugu Amnistiaren Aldeko Mugimendutik. Gatazka politikoa demokraziarekin konponduko dela argi izanik, errepresioak eta ukazioak demokraziari bidea uztea da gure eskaera. Euskal Herritarren eskubidea da Euskal Herriaz erabakitzea, eta bi estatuena herri honek erabakitzen duena onartzea.

Besterik gabe, datorren igandean Irun eta Hendaia artean burutuko den martxa nazionalean parte hartzeko deia luzatzen dugu. Honez gain, Aberri egunean ere euskal errepresaliatu politikoak gogoan izateko deia luzatzen dugu.