lundi 25 juillet 2011

fetes de bayonne /baionako bestak

BAIONAKO BESTAK fetes de bayonne

*asteartearekin/ mardi : uztailak 26 juillet
braderie MERKALDIA
vente du matos d'askatasuna : habits-drapeau-foulards
/ askatasunaren materiala salgai : arropak-ikurrinak-zapiak
goizean/ à 11:00
devant le local d' EPAISKA lokalaren aintzinean
rue pannecau karrikan
demandez le foulard des fetes !!!! eskatu festarako zapia !!!!!

*asteazkenarekin /mercredi: uztailak 27 juillet

- EUROAGINDUERI EZ! ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKOAK BAI!
GIZAKATEA uztailak 27 Baionan : Daniel Derguyren alde / le 27 juillet à Bayonne , chaîne humaine pour DANIEL DERGUY, contre le mandat d'arrêt européen : arratsaldeko 19:00 heures place st André /San andres Plazan.

- Bestak hasten dira !!!! zatozte denak !!!
pour l'ouverture des fetes venez tous!!!
au local d' EPAISKAn
rue pannecau karrikan

*ostiralarekin/vendredi : uztailak 29 juillet
à 18:30
ESKUBIDE GUZTIEKIN EUSKAL PRESOAK ETXERAT!!!!
BESTA BAI ! BORROKA ERE BAI!
Azken ostirala konzentrazioa
rassemblement du dernier vendredi du mois en faveur des droits des prisonnier-e-s politiques basques
hitzordua marengo zubian/euskal museoaren aintzinean baionan
Pendant les fetes de bayonne le rdv sera le pont marengo, devant le musée basque de bayonne


*EGIN DEZAGUN BIDEA MOBILIZAZIO EGUNA
JOURNEE DE MOBILISATION A TRAVERS LE PAYS BASQUE
samedi/larunbatarekin: uztailak 30 juillet
goizeko 11:00 heures du mat
rond point St leon itzulgunean
bayonne/baionan


* igandearekin /dimanche: uztailak 31 juillet

PLACE PATXA PLAZAN

à 13:30 hitzaldia/ prise de parole
omenaldia /hommage
euskal presoei / aux prisonnier-e-s politiques

et aprés /ondotik :
euskal preso politikoen alde bazkaria
repas en faveur des prisonnier-e-s politiques basques
************** txartelak bazkarirako : salgai izango dira
uztailak 26asteartetatik EPAISKA Lokalean(pannecau karrikan) eta gelditzen direnak han bertan
20 euro: adultes-helduak
/ 10 euro: haurrak- enfants
************les billets pour le repas seront en vente a partir du mardi 26 juillet au local d'EPAISKA (rue pannecau) et le restant sur place .








mercredi 13 juillet 2011

manif

Uztailaren 16, larunbata - Arrats. 5:00etan
Euskaldunen Plaza - BAIONA


En soutien à Daniel DERGUY sostenga dezagun !!!



Samedi 16 juillet - 17h
Place des Basques - BAYONNE

Aterabide politikoa orain Résolution politique maintenant
Euskal Herriaren ezagupena Reconnaissance du P. Basque
Presoen eskubide politikoa errespetatu Respects des droits des Prisonnier-e-s
Errepresioaren gelditzea. Arrêt de la répression

mardi 12 juillet 2011

uztailak 16 juillet Manif- Manifa

Larunbatean Baionan burutuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute

Agerraldia jendetsua burutu zuten atzo arratsaldean Baionan. Bestetik, Daniel Derguyk gose grebarekin jarraitzen du eta ez du uzteko asmorik.

GARA

Atzo eman zuten prentsaurrekoan, Daniel Dergiren abokatuak adierazi zuen preso hartu zuten momentu berean hasi zuen gose greba amaieraraino eramateko hautua egin duela Dergik. Erabaki «politiko» baten aurrean gaudela adierazi zuten Askatasunekoek, eta egoerak merezi duen erantzuna ematera deitu zituzten herritarrak.

Yolanda Molina abokatuak gogorki salatu zuen Dergiren egoera. Aspaldiko gertakarien aitzakian gaur egun kontu eske etortzea «erabaki eta motibo politiko hutsa» dela adierazi zuen. Prentsaurrekoan azaldu zuenez, oso haserre eta gaizki dago Dergi, eta hasi berri duen gose greba amaieraraino eramateko hautua hartu duela jakinarazi zuen.

Era berean, Etxeratek ere presoaren eta haren familiaren egoera ere salatu nahi izan zuen. Eta prentsaurrekoa baliatu zuen Fleury-ko espetxean pasa berri den gertaera bat salatzeko. Etxeraten esanetan, duela egun gutxi Gotzon Alkalde euskal presoa jipoitu egin zuten.

Askatasunak nabarmendu zuen, behin eta berriro, beste atxiloketa politiko bat dela honako hau, eta guztia «muntaia» bat dela ohartarazi zuen. «Euroaginduaren aurkako dinamikan sartzen dugu atxiloketa eta egoerak merezi duen erantzuna ematera deitzen ditugu herritarrak», gaineratu zuten errepresioaren aurkako antolakundeko kideek. Estatu frantsesaren jarrera orokorra salatu zuten, bai presondegietan daukan jarreragatik, baita kalean euskal militanteen aurka duen dinamikagatik ere. «Ez ditugu horrelako jarrerak onartzen eta onartzen dugun jarrera bakarra prozesu demokratikora bideratzen dena da, hau da, eskubide guztien aitortzan oinarritua dagoena».

Hori dela eta, gaur goizean Agen-eko epaitegira gerturatzea eskatu zuten, Dergiri babesa emate aldera. Horrez gain, hilaren 16an, larunbata, Baionan egingo den manifestazioan ere parte hartzeko eskatu zuten. Gogorarazi nahi izan zuten Dergik bizitza normal bat egiten zuela eta ez zeukala ezer ezkutatzeko. Hainbat iheslarik ere hartu zuten parte prentsaurrekoan.


source le journal du pays basque

Index > Edition papier > Pays Basque

Pays Basque

Daniel Derguy : un cas grave

12/07/2011

Goizeder TABERNA

Pour protester contre sa nouvelle arrestation, Daniel Derguy s’est engagé dans une grève de la faim. Il est prêt à aller jusqu’au bout. L’inquiétude de son avocate, de ses proches et des mouvements ayant manifesté leur soutien était grande hier, lors de la conférence de presse organisée à Bayonne.

La veille de l’examen possible par la chambre de l’instruction de la cour d’appel d’Agen du mandat d’arrêt européen (MAE) dont il fait l’objet, plusieurs mouvements et associations ont témoigné de la “gravité” de la situation. Le mouvement pro-amnistie, formé par Askatasuna, Etxerat, les anciens prisonniers et les réfugiés politiques, était représenté en nombre. Une délégation renforcée par l’avocate de Daniel Derguy, Me Yolanda Molina, l’association de défense des droits de l’homme le CDDHPB, Solidaires et le NPA d’Anglet.

Ancien prisonnier, incarcéré pendant douze ans, le Labourdin originaire de Saint-Pierre-d’Irube se trouvait dans un moment clé de son nouveau projet professionnel lorsque les policiers français l’ont arrêté le 6 juillet dernier à Cahors. Dès sa mise en garde à vue, D. Derguy est entré en grève de la faim. Depuis sa dernière grève de 63 jours, en 2000, les séquelles au niveau de sa santé sont graves et son état pourrait rapidement basculer, d’après son entourage.

A travers cette nouvelle procédure judiciaire, son avocate voit une volonté de “casser” cet homme avec des accusations remontant à d’anciens temps. L’Audience nationale espagnole le recherche pour son rôle présumé dans l’envoi d’une lettre piégée à une entreprise du Pays Basque Sud, qui avait pu être désactivée, affaire remontant à 1994. Demain, Me Molina défendra la présomption d’innocence et demandera le report de l’audience.

Réponse aux dynamiques

Cette dernière dénonce l’objectif politique qui se cacherait derrière cette opération. Le mouvement pro-amnistie la voit comme une “réponse aux dynamiques en cours au Pays Basque”. Le représentant du CDDHPB a fait le rapprochement entre le cas d’Aurore Martin et celui de D. Derguy, affirmant “que ce n’est pas une coïncidence”. Pour Muriel Lucantis, d’Askatasuna, il s’agit d’un “pur montage”, de “propagande”.

Un “acharnement” de plus de la part de l’Etat français, selon Askatasuna. Muriel Lucantis a relevé les mauvais traitements dans les prisons de l’Hexagone, la dispersion et l’isolement des prisonniers basques vis-à-vis de leurs camarades et la “persécution des militants”. Elle a dénoncé qu’en plus du MAE contre Aurore Martin, des jeunes Souletins avaient été convoqués à la gendarmerie récemment, et que l’interrogatoire portait sur des questions politiques.

Depuis que ETA a déclaré un cessez-le-feu unilatéral, sur les 52 arrestations de militants basques, 27 ont été réalisées par les policiers français. Demandant aux Etats français et espagnol de “mettre un terme à la répression”, Askatasuna a affirmé n’accepter comme réponse de leur part que leur implication dans un processus démocratique dans lequel les droits du peuple basque seraient respectés.

Alors que Daniel Derguy pourrait être envoyé vers le territoire espagnol dans les 20 jours qui suivent la validation de la demande, les associations ont appelé à la manifestation qui aura lieu à Bayonne samedi prochain.

kazeta.info:

Frantziako agintariak haien arduren aitzinean ezartzeko bidean, dei zabala luzatu diote euskal jendarteari hendu den uztailaren 16an, arratseko 5etan Baionako Euskaldunen Plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko. Martxa horrek honako leman izanen ditu:
  • Aterabide politikoa orain
  • Euskal Herriaren ezagunepa
  • Presoen eskubide politikoak errespetatu
  • Errepresioaren gelditzea

lundi 11 juillet 2011

uztaritzeko bestak fetes d'ustaritz


UZTARITZEKO BESTAK
ELKARTASUN BAZKARIA
Uztailak 17 juillet

Hiribehere auzoan 12etatik goiti
apero-pintxo, bazkaria, hitz hartzea, kontzertuak,...

Giro hobea !

A partir de midi au quartier Hiribehere,
apéro-pintxo, repas, prise de parole, concerts, etc...

Ambiance assurée !

Gari, Argi, Joseba
eta Euskal Presoak etxerat !

samedi 9 juillet 2011

daniel derguy askatu !

http://www.lejpb.com/paperezkoa/20110709/277723/fr/Daniel-Derguy-entame-une-greve-faim-des-son-arrestation-mercredi

Pays Basque

Daniel Derguy a entamé une grève de la faim dès son arrestation, mercredi

p004_02.jpg

09/07/2011

G.T.

Une manifestation est prévue samedi 16 juillet à Bayonne ; Daniel Derguy a entrepris une autre forme de protestation. Depuis son placement en garde à vue, mercredi, il refuse de manger.

Actuellement écroué à la prison de Gradignan, d’après l’information donnée par son avocate Yolanda Molina, il est sous le coup d’un mandat d’arrêt européen (MAE) émis par l’Audience nationale espagnole. Selon l’avocate, les autorités espagnoles recherchent ce Basque originaire de Saint-Pierre-d’Irube pour son rôle présumé dans l’envoi d’une lettre piégée à une entreprise du Pays Basque Sud, qui avait pu être désactivée.

“En aucun cas il n’est fait état de son lien dans la location d’une camionnette” découverte chargée d’explosifs le 26 juillet 1993 à Castelldefells (Catalogne) comme avait indiqué un temps la police espagnole, a indiqué sa compagne.


Daniel Derguy gose greban aurkitzen da atxilotu zuten momentutik

Epailearen aurretik igaro ondoren espetxean sartu dute, euroagindu epaiketaren zain. Bere senideek ez dute berarekin egoteko aukerarik izan.

Gara

Daniel Dergi gose greban dago atxilotu zutenetik

Daniel Dergi gose greban dago herenegun atxilotu zutenetik, bere abokatuak jakinarazi duenez. Atzo arratsaldean Gradignan-eko espetxera eraman zuten, Agen-eko Auzitegian euroagindu eskaera jakinarazi ondoren.

08/07/2011 10:20:00

BAIONA-. Yolanda Molina abokatuak jakinarazi duenez, Daniel Dergi Gradignan-eko espetxean sartu zuten atzo arratsaldean, Agen-eko epaitegian Auzitegi Nazional espainolaren euroaginduaren berri eman ostean.

1994ko martxoan Paristik Gipuzkoara igorri zuten "gutun-bonba" batekin lotzen dute Dergi.

Familiak ez du ikusteko aukerarik izan. Epaitegira eraman zutelarik, bere neska-laguna Poliziaren ibilgailura hurbildu zen eta animo oihu batzuk jaurti zizkion. Poliziak bortizki baztertu zuen.

Datorren asteartean euroagindu eskaera aztertuko dela-eta, aske uzteko eskatuko du bere abokatuak.

Dergiren atxiloketa politikoki "adierazgarria" dela esan zuten atzo Batasunak, ABk eta EAk.

mercredi 6 juillet 2011

daniel dergi askatu!

http://www.kazeta.info/euskalherria/azkeneko-ordua-frantziako-poliziak-daniel-dergi-preso-ohia-atzeman-du

Frantziako Poliziak Daniel Dergi preso ohia atzeman du euroagindua tarteko

Argitaratua: 2011-07-06 11:46:52

Frantziako Poliziak Daniel Dergi preso ohia atzeman du Cahors hirian. Etxetik lanera zihoala gertatu da atxiloketa. Poliziak Dergiren aurkako euroagindu bat dela jakinarazi dio Chantal Arambel Hiruburuko preso ohiaren emazteari. 2008an, espetxetik atera zenean, Frantziako zonbait departamenduetan bizitzeko debekua jaso zuen Dergik. Hastapenean Champagne-Ardennen bizi izan zen baina azken urteetan Cahors-eko hirian zegoen. Bertan lan egiten zuen eta bizitza erabat normala zeraman. Donibane Garazin elkarretaratzea egin dute arratsean atxiloketa salatzeko eta Lagundu elkarteak Euskal Herrian atal historiko berri batean sartu nahian ari delarik espainiar eta frantziar estatuek erepresioareki segitzen dutela salatu du agiri baten bidez. ( Irakurri hemen: Kazeta.info, Gara eta "Le JPB" hedabideek Daniel Dergirekin eginiko elkarrizketa). ( Irakurri ere: Euroaginduaren aurkako kolektiboak kanpamendua antolatu du Maulen ). ( Irakurri ere: Diez eta Otegiren aurkako eskaerak berretsi ditu fiskaltzak "Bateragune auzian" ).

Daniel Dergi preso ohia atzeman du Frantziako Poliziak Cahors hirian. Dergi oso ezaguna egin zen Lizarra-Garazi garaian euskal presoek haien estatus politikoa aitortua izan zedin burutu zuten gose-greban bizitza arriskuan ezarri zuelako. 64 eguneko gose greba egin zuen Hiriburukoak.

Dergi 1996an arrestatua izan zen eta 20 urteko espetxe zigorra hartu zuen. 2008ko martxoan berreskuratu zuen askatasuna 12 urte espetxealdia bete eta gero.

Oraingoan euroagindua tarteko atxilo hartu dute berriz, iduriz, Espainiako auzitegiek bere aurka zabalik dituen zonbait ekintzengatik. AFP berri agentzia frantsesak Madriletik igorritako berri batean zehaztu duenez Auzitegi Nazionalak 1993an Kataluniak poliziak atzeman zuen lehergailuz beteriko furgonetaren auziarekin lotzen du Dergi baita Lazkaoko Pastas Arruabarrena enpresari igorritako gutuna tranpa batekin. Ertzaintzak atzeman zuen lehergailua eztanda egin aitzin.

Euskal Herritik mila kilometrora bizitzera behartua
Espetxetik atera ahal izaiteko frantziar justiziak zonbait baldintza ezarri zizkion Dergiri. Euskal Herritik urrun bizitzera behartuta, hastapenean Hiriburutik mila kilometrora dagoen Saint-Dizier hirian, Champagne-Ardenne eskualdean, finkatu zuen bere bizilekua.

Maite Ubiria KAZETA.INFOko kazetariak 2008ko urdaran parada ukan zuen preso ohiarekin mintzatzeko bertan.

Solasaldi horretan bere eguneroko bizitzaz eta etorkizunaz mintzo zen Dergi, baita euskal militanteen aurkako erasoen arrazoietaz ere. "Le Journal du Pays Basque" eta "Gara" egunkariek ere jaso zuten elkarrizketa horren pasarte batzuk hemen dituzue:

Noiz eta nola heldu zinen Saint-Dizieren bizitzera? Joan den martxoaren 14an atera nintzen kartzelatik eta berehala hona etorri nintzen, epaileak hiru egun eman baitzizkidan Saint-Dizierera heldu eta geroztik prestakuntzan nagoen eskolan izena emateko. Kartzelatik ateratzeko baiteztapadako baldintza zen honat abiatzea eta ikasketak burutzea. Hots, kartzela gibelean utzi eta familiarekin izateko kasik denbora izan gabe honera heldu nintzen.

Azal dezakezu nolakoa den zure bizitza frantziar barnealdeko hiri honetan? Nola pasatzen duzu egun arrunt bat? Kartzelaren usadioari jarraikiz, seiak aldera jaikitzen naiz eta, jarraian, zortzietan, prestakuntza zentroan sartzen naiz eguerdira arte. Arratsaldez, ordubatetatik seiak bitartean, bertan egoten naiz. Prestakuntza teorikoa eta manuala jarraitzen dut. Hamabost hilabete segituko dut eskolan. Oraingo trebakuntza hau bukatzerakoan, bi aukera ditut: beste formakuntza bat egin edo lana bilatu.

Prestakuntza amaitu ostean, departamendu honetan bertan lana bilatzera behartuta zaude? Nire asmoa da hegoaldera jotzea. Alta, debeku zabala ezarri didate. Euskal Herria eta Bretainia artean diren kostaldeko departamenduetan ezin naiz bizi, ez da Pirinioetako departamenduetan ere. Parisera joatea ere ukatu egin didate. Horrek biziki zaila bilakatzen du hemendik mugitzea. Gaur egun, edozein lekura joateko autoa erabili beharra dut derrigorrez; trenez ezin dut inora joan, Parisetik pasatu gabe bidai luzerik egiterik ez baitago Frantzian.

Zenbat denbora igaro behar duzu egoera honetan? Zer iraupen dute epaileak ezarritako neurri zorrotz hauek? Epaileak bortz urteko baldintzapeko askatasuna ebatsi du. Alta, debekua hamar urtez luzatzen da. Berak agindutakoari jarraikiz, Euskal Herritik at hamarkada bat eman beharko nuke.

Horrelako erabakiek finean zigorra luzatzen dute. Kartzelatik ateratzerakoan sentitzen duzu libro zaudela. Baina ez da inolaz ere horrela, guztiz alderantziz gertatzen da. Ene ustez, presoaren dosierra hastapenetik amaieraraino kudeatzen duen epaile bereziaren figura sortzeak asmo argia du: espetxetik kanpo ere gu kontrolpean izatea, kartzelatik at beste kartzela handiago batean sartuz, baina, finean, kartzela batean ukanez. Filipe Bidarten kasuan, baita nirean ere, aski frogatzen da zein den helburua. Nolabait, erbesteratu berriak gara. Hiritarrek Frantzian, XXI. mendean, erbesteratuak edo nahiago bada barneko deportatuak direla jakin behar dute.

Beharbada zaila da kalean dagoen norbait errepresaliatu gisara irudikatzea... Elkartasuna kartzelara heltzen da, eta nahiko lan da gaur egun dagoen preso kopurua ikusita horrelako elkartasuna eta laguntza bermatzea. Gure kasua berezia da, jendeak segur aski hauxe pentsatzen du: Dani eta Filipe ez dira preso, jada kalean dira. Alta, ez gara libro, eta neurri batean, egoera hau gure familientzat gogorragoa dela erran behar dut. Xantalek (bikotekidea) ezin du maiz etorri. Bidaia garestia da eta horri gehitu behar zaio hemen egoteko hotela atzeman behar dela. Orotara bisita bakoitzeko 500 euro inguru dira, eta diru kopuru hori, noski, ezin da hilero ordaindu. Bisitak urrundu behar dira... Bestalde, sentimenduen aldetik aski errazagoa da kartzelan: bisitak nola pasatzen diren badakizu, mugak badituzte ere hainbat usadioa dituzu... Kalean, biziki gogorra da, familia edo lagunak partitzen direnean frustrazio handia sortzen da, istantean konturatzen zarelako ezetz, ez dela egia, kalean zaudela baina aske ez zarela bizi.

Aipatu duzu Filipe Bidart eta zu erbesteratuak zaretela... Zuekin ireki duten bidea orokortzeko arriskua ikusten duzu? Bistan da bide berria ireki nahian ari direla. Moztu nahi dute kartzela inguruan antolaturik dagoen elkartasun sarea. Kartzelatik ateratzen zaituzte eta katea mozten da. Jada ez zara preso. Noski, beraiek bilatzen dutena ez da soilik kate hori moztea, horrekin batera konpromiso politikoaren kate luzea eten nahi dute. Gure izaera politikoa, gure erreferentzialtasun militantea ezabatu ezinean, Euskal Herritik urrun gaituzte.

Dergiren atxiloketa salatzeko elkarretaratzea egin dute Donibane Garazin. Bestalde Lagundu elkarteak honako agiri hau plazaratu du:

"Lagundu elkarteak Daniel Derguy-ren arrastatzea salatzen du fermuki. Bere kondena bete izanik ere Estatu Frantsesak eta Españolak Euroagindu estakuluarekin beste kondena bat ezarri nahi diote.

Euskal Herria bere istoriaren atal berri batean sartu nahian dabil eta bide horretan joan nahi duela herri honek argiki erakutsi du hego aldeko azken hauteskundetan.

Aldiz Frantses eta Español Estatuek beren errepresio bidetik segitzen dute Aurore eta orain Daniel-en arratazearekin baita Madrilgo Bateragune auziarekin. Bi Estatuen errepresio lotsagabea horren aintzinean deituak izanen diren mobilizazio guzitara deitzen dugu. Errepresioa Aski da !

Lagundu elkartekideok gure sustengu osoa ekartzen diogu Danieli"