samedi 28 juin 2008

ongi etorri jose antonio !


ONGI ETORRI JOSE ANTONIO !

Bienvenue à Jose Antonio CAU , prisonnier politique basque libéré le 13 juin 2008 de la prison de PARIS LA SANTE aprés deux ans d'incarcération. Sa deuxième bienvenue c'est tenu hier le 27 juin 2008 devant la mairie de Bayonne.


Askatasunaren irakurketa:

Lehenik eta behin, ONGI ETORRI Jose Antonio!!!. Duela 2 urte, ziegetara eraman zintuzten beste euskal herritarrekin batera. Amore eman zenezan nahi zuten, baina argi dago ez dutela lortu; are gehiago, ez dute lortuko. Kolektiboaren aurkako neurriak sekulan baino gogorragoak dira, ankerrak, osasunak pot eginda egoera kaxkarrean diren presoak mugarik gabe sufriaraziz, auzitegi ustelen kondenei isilpeko heriotza zigorra ezarriz.

Azken hilabete luze hauetan behin eta berriz errepikatu dugun hitza ERREPRESIOARENA izan da. Hegoalde zein Iparraldean, ERREPRESIOA. Behin eta berriz ERREPRESIOA eta hori salatzeagatik, 27 kide auziperatuak izan dira Madrilen.

Irailetik, hilabetez hilabete ezker abertzaleko egituren lege-kanporatzetik hurbiltzen gira. Kalakako afera, Herrikoen afera eta orain kontu izoztuena.

Levertek mezu argi bat igortzen digu militanteak atxilotuz, preso sartuz edo ekonomikoki itoz, lege-kanporatzeen ondoriotara heldu nahi duela.

Baina ez du lortuko ! Lege-kanporatze eta pauso errepresibo guzien gainetik frogatu dugulako

HEMEN GINELA ! HEMEN GIRELA ! ETA HEMEN IZANEN GIRELA !!!

Bizi dugun sufrimendua eta amorru guzien jatorria parean adierazten diguten mespretxua da. Gatazkaren sustraia bera den mespretxu hori. Herri honen aldarrikapen zilegien aitzinean duten mespretxua. Gure eskubideen mespretxua. Gure izate hutsaren mespretxua. Hau guzia normaltasun demokratiko baten mozorropean eta beldurgarria den isiltasun mediatikoaren konplizitatearekin.

Haien mespretxuaren aitzinean gure duintasuna ezartzen dugu. Preso eta iheslariek borrokan erakusten duten hori. Senideek, eguneroko borrokan behin eta berriz, sostenguaren lanean segituz erakusten duten duintasuna. Kolpe eta etengabeko mehatxuen gainetik lanean darraiten militanteek erakusten duten duintasuna. Haien isiltasun hilgarriaren parean gure ahotsa altxatzen dugu. Egun guztiz entzunarazten dugun ahotsa.

Haien helburuak ez badituzte sekulan burutuko, Euskal Herria ez badute sekulan desagerraraziko, gure aldarrikapenak ez badira desagertuko zuei esker izanen da. Lan horretan tematu behar dugu. Etsi gabe !! gure esku da beste bide batzuk hartzera behartzea. Demokraziarena, errespetuarena, ezagutzarena… jarrai dezagun mobilizatzen eta antolatzen.


GORA EUSKAL PRESOAK!!!!!!!!!










Aucun commentaire: