samedi 10 janvier 2009

Aupi jente!

Gazte batzuei ideia bat bururatu zaigu...dispertsiora hainbat eta hainbat bidai egin eta gero.

Asmoa da, urteetan zehar dispertsiora egindako bidaietan gertaturiko anekdotak,istorioak...bilduko dituen liburuxka bat osatzea.

Istorioak barregarriak,tristeak,erotikoak,beldurgarriak,edozein motatakoak izan daitezke,eta liburuxkan ere modu ezberdinetan kontatuak izango dira:prosa normalean,bertsotan,komikitan...horretarako bertsolari,marrazkilari...eta abarrekin hitzegingo dugularik. Lehenengo gauza helbide elektroniko hau lau haizeetara zabaltzea da,jendeak Euskal Herri osotik bere istoriak bidali ditzan.

Liburuxka honekin,bere istorioa kontatu ezin dutenak omendu nahi ditugu ,

hau da,dispertsio politikak erahildakoak.

Beraz eta aurreko guztia kontutan hartuz eta honekin kolaboratu nahi izanez gero,zabaldu meil hau eta...bidalieguzu zure istorioa!!

Bidali zure istorioa e-posta honetara: rubols@hotmail.es

Aucun commentaire: