samedi 4 juillet 2009

ibai, eneko ,gilen gurekin!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

009-06-29 04:01:04
>>>>>>>>>

Ibai Agirrebarrena, Eneko Etxegarai eta Gilen Goiti espetxera bidali ditu epaileak

Atzo Parisera eraman zituzten astelehenetik atxilotuta egon eta gero. Ibai eta Eneko Fleuryn espetxeratu dituzte, Gilen berriz Fresnesen.

Frantziako botere judizial eta polizialaren eskutik, independentzia eta eraldatze sozial zein politikoaren alde mugitzen eta antolatzen diren gazteak zigortu eta kriminalizatzeko helburuarekin burura eramandako operazioren baitan, Ibai Agirrebarrena eta Eneko Etxegarai Fleury -ko gazteentzako espetxean giltzapetu dituzte. Gilen Goiti berriz, Fresnesen espetxeratu dute. Bestalde, fiskalak Xan Beiriren askatasuna errekurritu du.

Frantziako gobernuak azken garaiotan askapenerako mugimenduen kontrako errepresio eta jazarpenean sakontzen dihardu. Honako operazioa, zeinak atxiloketa aldi luzea, atxilotuen senideekiko mespretxua eta harrokeria ezaugarri izan dituen, Frantziako gobernua herri askapenerako mugimendu politiko eta sozialak kriminalizatu eta zigortzeko egin duten apustuaren beste adierazle bat izan da.

Gogora ekarri nahi dugu asko izan direla operazio honen aurka agertu diren eragileak, bai eta operazioa bera salatzera kalera atera diren pertsonak ere. Errepresioan sakontzea baino, irtenbide politikoetan murgiltzea da Frantziako gobernuari berriro ere eskatzen dioguna.

Atxilotuak:

Joseba Agirrebarrena (Bidaxunen) ASKE

Ibai Agirrebarrena (Bidaxunen)

Orkatz Arano (Beskoitzen) ASKE

Gilen Goiti (Baionan)

Harri Idoate (Ainhoan) ASKE

Eneko Etxegarai (Heletan , EHZko montaketan)

Txomin Catalogne (Suhuskunen) ASKE

Aritz Ortino( Uste dugu Mugerren atxilotu dutela) ASKE

Marco Delizy ( Suhuskunen) ASKE

Eki Erramundegi (Baionan) ASKE

Jon Goio (Baiona) ASKE

Xan Beiryek ASKE, Pariseko epailearen aurretik pasa ondoren.

Atzo ere ehundaka lagun mobilizatu ziren atxiloketak salatzeko:

  • Baiona 150 lagun
  • Kanboko 100 lagun
  • Tolosan 200 lagun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:


Amnistiaren Aldeko Mugimendutik frantziar gobernuaren urrats errepresibo berri hau salatu nahi dugu. Gertaera errepresibo berriak iragarri genituen eta ez da astebete igaro frantziar poliziak euskal herritarren atxilotzera atera diirela.
Gertaera hauek guztiek frantziar gobernuaren urduritasuna agerian uzten duguka adierazi nahi dugu. Jakitun dira bduela arazo politiko bat Euskal Herrian, eta arazo hau konpontzeko, Rubalcaba lagun dutela, errepresioaren bidea hautatu dute.

Une hauetan Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa espainiar eta frantziar poliziez okupatua dagoela salatu nahi dugu. Abertzale mugimenduaren aurkako sorgin ehiza eta kontrol soziala izugarri areagotzen ari dira, eta hori erakusten digute burutzen ari diren fitxaketa masiboek eta atxiloketek.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egin nahi dugu gaur arratsaldean atxilotuen herrietan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.

Aucun commentaire: