samedi 8 août 2009

Abuztuaren 1ean eta 9an udako ekimenak burutuko diraAbuztuaren 1ean eta 9an udako ekimenak burutuko dira


Igandean, agorrilaren 9en
HONDARTZETAKO EKIMENA
Elgarretaratzea Hendaiako Kanttu aintzinean 12etan
Etxerat


Dimanche 9 août,

RASSEMBLEMENTS SUR LES PLAGES
Rendez-vous, à midi devant Kanttu à Hendaye
Etxerat



Abuztuaren 1ean eta 9an udako ekimenak burutuko dira

Lurdes Zabalegi (Etxerat ellkarteko kidea):

"Beste urte batez, gure udako ekimenen berri ematera behartuak gaude. Beste behin ere, gure senide eta lagun presoen eskubideekiko errespetua eskatzera behartuak gaude. Euren egoera gero eta larriagoa bilakatzen ari da. Sakabanaketa politikak 20 urte bete ditu jada, Bizi Osorako zigorra aplikatzen dute eta, gainera, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten zazpi euskal preso politikoak ez dituzte askatzen. Isolamendua, bakartzea, jipoiak, kolpeak, irainak, mehatxuak, xantaiak, katxeoak, erregistroak eta leku-aldatze erabat arbitrarioak 740 euskal herritarren eguneroko ogia dira. Alegia, Euskal preso politikoen eguneroko ogi gogorra.

Bada garaia inpunitate eremu hauekin amaitzeko. Gure senide eta lagun presoen eskubideen aldeko olatu handi bat sortzeko unea iritsi da. Euren eskubideak errespetatuak izan behar dira. Elkartasun harresi hori eraikitzeko lehen aukera larunbatean bertan izango dugu Loiolan. Zita, goizeko 10etan, urtero mezaren aurretik antolatzen den elkarretaratzean. Horrekin batera, Etxeratek bi ekimen antolatu ditu datozen abuztuaren bata eta bederatzian. Aurrenekoak, indarrean dagoen sakabanaketa politika salatuko du Euskal Herriko hainbat errepidetan. Hitzordua, larunbatean, abuztuak 1, eguerdiko 12tatik 13tara izango da.

Egunero, euskal preso politikoek heriotzaren erruleta batetan murgiltzen dituzte. Bizi baldintza gogorrenetan daude, gaixotasunek eta inpunitateak bat egiten duten lekuetan. Gainera, astebururo, senide eta lagunok gure bizitza arriskatzen dugu espainiar eta frantziar Estatuetako errepidetan.

740 euskal preso politikoetatik, ia guztiak Euskal Herritik kanpo daude, euren etxetatik 700 kilometrora bataz beste. Denbora guzti honetan, 21 euskal preso politiko hil egin dira eta hamabost hilabetean behin, senide edo lagun batek bizitza uzten du errepidean. Zifra beldurgarriak dira, sakabanaketa politikak suposatzen duen kostu ekonomikoa bezala. Xantaia honek, urtean, kasik 15 miloi eurotako odoluste ekonomikoa dakar. Onartezina den xantaia baten aurrean gaude. Xantaia presoentzat, xantaia senide eta lagunentzat eta xantaia mugimendu politiko baten aurka orohar.

Elkartasuna adierazi eta bustitzeko ordua da. Abuztuaren 9an bigarren aukera helduko da. Kosta eta Kantauri itsasoa elkartasunez bete nahi dugu eta ziur gaude lortuko dugula. Horretarako, euskal jendartea hondartzetan burutuko ditugun elkarretaratzeetan parte hartzera deitzen dugu. Aukera bikaina da gure aurkako jarrera erakutsiz euren ezintasuna eta frustrazioa islatzen duten horien aurrean elkartasun harresi bat eraikitzeko.

Berriro ere, espetxe politika kriminal honekin amaitzea eskatuko dugu. Euskal preso politikoen eskubideen errespetuaren aldeko borrokan ez gaude bakarrik, azken egunetan herri honetako gehiengo sozial, politiko eta sindikalak erakutsi duen gisara, eta horrek indartzen gaitu. Elkartasuna eta maitasuna ez dira delitu. Sekula ez."

Udako ekimenak

Abuztuak 1, larunbata, denok errepideetara! Abuztuak 9, igandea, denok hondartzetara!

Aucun commentaire: