mardi 29 décembre 2009

U2 DENOK BILBORA!!!

U2 DENOK BILBORA!!!


2009-12-29
«Elkartasun uholde erraldoi bat irudikatu nahi dugu Bilboko kaleetan»

Ohiane Ozamiz (Etxerat elkarteko kidea):

"Dei egiten diogu euskal jendarteari datorren larunbatean, "euskal presoak Euskal Herrira dagozkien eskubideen jabe" lelopean, Etxeratek antolatutako manifestazio nazionalean parte hartzera.

Ziur gaude, berriz ere euskal jendartearen gehiengo zabal batek gure senide eta lagun presoek pairatzen dituzten eskubide urraketa etengabeak kalean eta irmotasun osoz salatuko dituela.

Elkartasun uholde bat irudikatu nahi dugu Bilboko kaleetan. Azken asteetan milaka atxikimendu bildu ditugu, eragile sozial, sindikal, politiko eta norbanakoengandik.

Bada garaia sakabanaketa, bizi osorako zigorra, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak ez askatzearekin, isolamenduarekin, bakartzearekin, jipoiekin, mehatxuekin, komunikazioen bortxaketa etengabearekin edo senide eta lagunon aurkako katxe eta umiliazio saiakerekin amaitzeko.

Gure senide eta lagun presoen eskubideak errespetatuak izan daitezen, interpelazio eta salaketaren bideari eutsiko diogu. Zentzu horretan, kezka handiarekin ikusten dugu Nafarroako Arartekoaren jarrera. Izan ere, oraindik ez ditu Etxerateko kideak hartu nahi izan.

Hortaz, konpromiso zehatzak eskatzen jarraituko dugu."




Aucun commentaire: