jeudi 12 mars 2009

Mikel Onkoren aurka euroagindua galdegin dute eta arratsalde huntan Pauera eramaten dute

Frantziako Poliziak lau herritar atxilotu zituen atzo Baionan eta Ziburun. Arratsaldean, ordea, horietatik hiru aske gelditu ziren. Oraingoz lagun bat segitzen du komisaldegian: Mikel Onko. Askatasunak gaur goizean jakitera eman duenez, gazte nafarraren kontra euragindua eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak eta arratsaldean Pauera eramango dute.

Haitz Aldana gaztea atzo, goizeko 6.00ak zirela, bere etxean atzeman zuten, Ziburun. Herri berean Jonathan Leroy eta Mikel Onko atzeman zituen Poliziak. Baionan, berriz, Lorie Bagieu atxilotua izan zen.
Azken hau 18.00ak aldera aske gelditu da. Andana eta Leroy, bi oren t'erdi berantago libre utzi dituztelarik.

Alta, Mikel Onko atxikitzen du beti Poliziak. Familia komisaldegira joan zen, bart, afaria emateko, baina ez zuiten onartu. Gaur goizean Askatasunak jakitera eman duenez, Mikel Onko gazte nafarraren aurka euroagindua eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hartara, gaur arratsaldean Pauera eramango dute, auziaren berri emateko.

Atzo burututako atxiloketak Poliziak aurrera eramaten duen «fitxaketa masiboa»ren barruan kokatu zuen Askatasunak. Herri estatuen aferan 90 bat herritar atxilotuta edo galdezkatuak izan zirela gogoratu

Familiarrek jakin ahal izan dutenez, Donibane Lohizunen 2007ko apirilean 18an gertatu zen eraso baten kari galdezkatuak izaiteko atzeman dituzte, atzo Baionan eta Ziburun atzemandako lau gazteak.

Bestalde, gogoratu behar da, bezperan beste lau atxiloketa burutu zituela Poliziak. Pierre Sangla gaztea gurasoen etxean atxilotu zuen, goizeko 6ak zirela, Baionako Marracq auzoan. Bere anaia, Kittof Sangla, eta Cedric Otegi eta Cédric Belasque Sante Ezpiritu auzoan atxilotu zituzten. Eguna Baionako komisaldegian eman ondoren, iluntzean aske gelditu ziren laurak atzo iluntzean.

Kasu horretan, joan zen abenduaren 24tik 25rako gauean Angelun izandako eraso baten kari galdezkatuak izaiteko atxilotuak izan zirel gazteak zabaldu zuten hainbat komunikabidek. Gau horretan "Guy Hoquet" higiezinen taldeko bulego baten atarian ezarritako lehergailuak eztanda egin zuen.

Azken atxiloketak salatzeko Baionako komisaldegiaren aitzinean 50 lagun elkartu zire atzo iluntzean. Ziburun, berriz, 200 pertsonek hartu zuten parte elgarretaratzean, ondoren Donibane Lohizunera manifestazioa burutu zutelarik. Gaur arratsaldean, 19.00etan, elgarretaratzea burutuko dute Ziburun.

(source: kazeta.info)

Aucun commentaire: