jeudi 11 juin 2009

KEPA ARIZMENDIri AZKEN AGURRA!!!

Kepa Arizmendiri azken agurra, ostegun goizean, Baionako funerarium-ean


Omenaldi bat eginen zaio Kepa Arizmendiri iheslari politikoa bihar ostegunean, ekainaren 11ean, goizeko 10 t'erditan. Ondotik Naforrora eramanen dute bere gorputza. Margolaria joan den astelehenean hil zen, Baionan, garuneko isuria izan ondoren. "Baztan" aspilditik bizi zen Lapurdin eta Ur taldearen eskutik haonbat erakusketetan parte hartu du azken urte hauetan.50 bat urte zeuzkan Arizmendik, eta Nafarroa Garaian sortua zen, Elizondon hain zuzen. Alta, urteak zeramatzan Ipar Euskal Herrian. Egun Baionan bizi zen, merkatuaren inguruan eta etxe ondoan hil zen joan den astelehen goizean kalean zelarik garuneko isuria izan ondoren.Margolaria zen, Ur taldeko kidea, eta joan den udaran bertze euskal artistekin batera Larraldea etxean, Senperen, erakusketa batean parte hartu zuen.Urte hasieran esperimentazio ekimena burutu zuen Kalostrape ostatuan, Baionan.

(Source: kazeta.info)

Aucun commentaire: