lundi 29 juin 2009

Poliziak bederatzi lagun atxilotu ditu gaur Ipar Euskal Herrian eta Xan Beyrie atxikitzen du Pauen

source :kazeta.info


Harri Idoate poliziez inguraturik etxetik ateratzen da. Gaizka IROZ argazkia.

Frantziako Poliziak bederatzi pertsona atxilotu ditu gaur goizean Baxe Nafarroan eta Lapurdin. Bestalde, larunbatean Kanbon atzeman zuten Xan Beyrie gaztea Pauen atxikitzen du Poliziak. Hauek dira atxilotutako pertsonen izenak: Gilen Goiti (Baiona), Ekhi Erramundegi (Baiona) Harri Idoate (Ainhoa), Eneko Etxegarai (Heleta), Ibai Agirrebarrena (Bidaxune), Joseba Agirrebarrena (Ibairen aita),Orkatz Arano (Beskoitze), Aritz Ortino Etxebeste eta Txomin Catalogne (Suhuskun). 18.30etan elgarretaratzea deitu du Askatasunak Baionako komisaldegiaren aitzinean. Kanbon, berriz, 19.00etan ezarri dute hitzordua, Intermarcheko itzulgunean, eta Larzabalen 19.30etan.

Xan Beyrie atxilotua eta inkomunikatua segitzen du, joan den larunbatean, Kanboko saltoki handi baten aitzinean atzeman zutenetik. Beyrie eta bere neska-laguna erosketak egiten zituztelarik, pertsona bat bere atzetik zutela ohartu ziren. Intermarchetik atera bezain fite, bertze polizi batzuk agertu ziren. Atxiloketa bortitza izan zen eta gazteak kolpe handia hartu zuen aurpegian.

Atxiloketa burutu ondoren, Poliziak gaztearen burasoen etxea miatu zuen. Xan Beyrieren askatasuna galdegiteko 19.00etan elgarretaratzea egin zuten Kanboko Intermarcheko itzulgunean. 100 bat lagun bildu ziren bertan. "Xan askatu" leloa zuen banderola baten gibelean gaztearen burasoen etxeraino joan da jendea, familiari elkartasuna helerazteko.

Poliziak Paueko komisaldegian atxikitxen du beti gaztea eta ez du atxiloketaren arrazoiak azaldu.

Beste bederatzi atxiloketa gaur

Bestalde, gaur goizean goiz, Frantziako Poliziak beste bederatzii pertsona atzeman ditu Baxe Nafarroan eta Lapurdin burutu duen operazio zabalean.

Hauek dira gaur goizean atxilotuak izan diren gazteen izenak: Gilen Goiti (Baiona), Ekhi Erramundegi (Baiona; bertsolaria da ) Harri Idoate (Ainhoa), Eneko Etxegarai (Heletan, EHZ festibalaren muntaketa lanetan parte hartzen zuen bertan), Ibai Agirrebarrena (Bidaxune), Joseba Agirrebarrena (Ibairen aita, ustez Bidaxunen),Orkatz Arano (Beskoitze) eta Aritz Ortino Etxebeste. Jakin berri dugunez, Txomin Catalogne gaztea Suhuskunen atxilotu dute baitaere. Catalogne Segi gazte erakundeko kidea da eta Garazo "Kalaka" herri ostatuaren langilea da. Atxilotuen etxeetan miaketa luzeak burutu dituzte poliziek.

Bestalde, kazeta.infok jakin ahal duenez polizi anitz dira Donibane Garazin (paisanoz jantzitako poliziak ikusi dituzte espreski "Kalaka" inguruan) eta Heletako bideetan, non ehundaka lagun Euskal Herria Zuzenean festibaleko lan muntaketan lanean ari dira, goizero-goizero poliziak dira.

1 commentaire:

Frank HERVE a dit…

Joseba eta Ibai, Gixune zurekin gaude!!!