Poliziak bederatzi lagun atxilotu ditu gaur Ipar Euskal Herrian eta Xan Beyrie atxikitzen du Pauen
source :kazeta.info

Xan Beyrie atxilotua eta inkomunikatua segitzen du, joan den larunbatean, Kanboko saltoki handi baten aitzinean atzeman zutenetik. Beyrie eta bere neska-laguna erosketak egiten zituztelarik, pertsona bat bere atzetik zutela ohartu ziren. Intermarchetik atera bezain fite, bertze polizi batzuk agertu ziren. Atxiloketa bortitza izan zen eta gazteak kolpe handia hartu zuen aurpegian.
Atxiloketa burutu ondoren, Poliziak gaztearen burasoen etxea miatu zuen. Xan Beyrieren askatasuna galdegiteko 19.00etan elgarretaratzea egin zuten Kanboko Intermarcheko itzulgunean. 100 bat lagun bildu ziren bertan. "Xan askatu" leloa zuen banderola baten gibelean gaztearen burasoen etxeraino joan da jendea, familiari elkartasuna helerazteko.
Poliziak Paueko komisaldegian atxikitxen du beti gaztea eta ez du atxiloketaren arrazoiak azaldu.
Beste bederatzi atxiloketa gaur
Bestalde, gaur goizean goiz, Frantziako Poliziak beste bederatzii pertsona atzeman ditu Baxe Nafarroan eta Lapurdin burutu duen operazio zabalean.
Hauek dira gaur goizean atxilotuak izan diren gazteen izenak: Gilen Goiti (Baiona), Ekhi Erramundegi (Baiona; bertsolaria da ) Harri Idoate (Ainhoa), Eneko Etxegarai (Heletan, EHZ festibalaren muntaketa lanetan parte hartzen zuen bertan), Ibai Agirrebarrena (Bidaxune), Joseba Agirrebarrena (Ibairen aita, ustez Bidaxunen),Orkatz Arano (Beskoitze) eta Aritz Ortino Etxebeste. Jakin berri dugunez, Txomin Catalogne gaztea Suhuskunen atxilotu dute baitaere. Catalogne Segi gazte erakundeko kidea da eta Garazo "Kalaka" herri ostatuaren langilea da. Atxilotuen etxeetan miaketa luzeak burutu dituzte poliziek.
Bestalde, kazeta.infok jakin ahal duenez polizi anitz dira Donibane Garazin (paisanoz jantzitako poliziak ikusi dituzte espreski "Kalaka" inguruan) eta Heletako bideetan, non ehundaka lagun Euskal Herria Zuzenean festibaleko lan muntaketan lanean ari dira, goizero-goizero poliziak dira.
1 commentaire:
Joseba eta Ibai, Gixune zurekin gaude!!!
Enregistrer un commentaire