Ibai Agirrebarrena atxilotua/arreté ce matin a bayonne/ goiz honetan ASKI DA !
RASSEMBLEMENT à 18H30 DEVANT LE COMMISSARIAT DE BAYONNE
ET à 19h à HENDAYE
ELGARRETARATZEA: BAIONAKO KOMISALDEGI AITZINEAN 6TERDITAN + 7TAN HENDAIAN
Ibai Agirrebarrena atzeman dute Baionan
Ibai Agirrebarrena. gaztea.Frantziako Poliziak Ibai Agirrebarrena gaztea atzeman du gaur goizean Baionan. Berria.infok aurreratu duenez, urtebete kartzelan eman ostean 2010eko maiatzatik libre zen gaztea Espainia karrikan atxilotu dute. 2009ko ekainaren 27tik 30 arte Ipar Euskal Herrian izan den operazio zabalaren ondoren expetxeratu zituzten Agirrebarena eta beste 3 gazte. Agirrebarrena bezala Eneko Etxegarai, Xan Beirie eta Gilen Goiti gazteak iaz geroztik kontrol judizialpean ziren.
2010eko maiatzean libre atera ziren lau gazteak abantzu urtebete bat expetxean pasa ondoren. 2009ko ekainaren 27tik 30 arte operazio zabala burutu zuen frantziar Poliziak Ipar Euskal Herrian. Orotara 12 pertsona atzeman zituztelatik. Gehienak libre gelditu ziren, baina aipatu lau gazteak aspetxeratuak izan ziren. Berria.infok aurreratu duenez goiz huntan Ibai Agirrebarrena berriz atxilotu dute.
Atxilo hatu ondoren Eneko Etxegarai, Ibai Agirrebarrena eta Gilen Goiti gazteak Parisera eraman zituzten eta bertan kartzelan sartzeko agindua eman zuen jujeak. Handik egun batzutara, prokuradoreak Xan Beirie askatzeko aginduari helegitea ezarri eta gero, gazte kanboarra ere sartu zuten presondegian.
Orotara 12 pertsona atxilotuak izan ziren Ipar Euskal Herrian EHZ festibalaren atarian burutua izan zen polizi operazio horretan. Hai zuzen ere, atxilotuak festibalaren bolondresak zirenez, bere aldeko elkartasun ekitaldia egin zuten EHZ kari Heletan.
Atxilotuen herrietan mobilizazio jendetsuak egin zituzten ere. "Kalaka afera" edo kale erasoak aipaturik, geroztik poliziak hamarnaka jende atxilotu, konbokatu eta galdezkatu dituela salatu du behin baino gehiagotan Askatasunak. Bereziki azken bi urtetan, gazteen gaineko kontrol poliziala azkartu dela nabarmendu zuen amnistiaren aldeko mugimenduak.
Kazeta.info
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire