mardi 30 mars 2010

libérez ARKAITZ , JOEL, MATTIN, IKER, DAVID, XABI, PEIO, ASKATU !!!!

ELGARRETARATZEA/ rassemblement
GAUR aujourd'hui 30 mars (martxoaren 30an) ARRATSALDEKO 7TAN 19h
DONIBANE LOHITZUNEN/ st jean de luz



KASU: Si d'autres arrestations ont lieu dans la journée, des rassemblements auront lieu dans les villages concernés.

PASA MEZUA

Frantziako Poliziak lau herritar atxilotu ditu gaur goizean Azkainen, Ziburun eta Donibane Lohitzunen

Gaur arratsaldeko 19:00etan elkarretaratzeak burutuko dira Donibane Lohitzunen eta Azkainen ohiko lekuetan.

Frantziako Poliziak lau euskal herritar atxilotu ditu Lapurdin:

Atxilotuak:

Joel Zurutuza (Donibane Lohitzune)

Arkaitz Toner (Ziburu)

Mattin Olzomendi (Ziburu)

Iker Edme (Azkaine)

Atxilotuei higiezin bulegoen aurka egindako erasoetan parte hartzea egotzi diete.

Atxiloketak salatzeko mobilizazioak burutuko dira gaur arratsaldean Azkainen eta Donibane Lohitzunen, arratsaldeko 19:00etan ohiko lekuan.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:

  • Polizia operazio honen atzean aurkitzen diren interes politikoak mahai gainean jarri nahi ditugu. Frantziako Gobernuaren ahuldade politikoaren adierazle dira gaurko atxiloketak. Errepresioaren bidez isildu nahi ditu Gobernuak ipar Euskal Herrian dauden arazoak eta arazo hauei loturiko aldarrikapen politikoak.

  • Atxilotuak berehala aske uzteko eskaera egiten dugu eta Frantziako Gobernuaren errepresio oro baztertzeko deia egiten diogu.

  • Amaitzeko, dei egiten dugu arratsaldean burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.


Poliziak zazpi gazte atzeman ditu Lapurdin

kazeta.info

Argitaratua: 1 ordu eta 39 minutu

Frantziako Poliziak lau gazte atzeman ditu gaur goizean Lapurdin. Askatasunak jakitera eman duenez, Arkaitz Tonnerre eta Mattin Olçomendi Ziburun atxilotu dituzte, Joel Zurutuza Donibane Lohizunen, Iker Edme Azkainen, David Bachacou Kanbon eta Xabi eta Peio Irigoien Beskoitzen. Atxilotuen etxebizitzetan eta EHZ festibalak Hazparnen duen egoitzan perkisizioneak egiten ari dira poliziak. Olçomendi EHZren langilea da. Informazio ofiziala ez bada ere, atxiloketa horiek higiezin bulegoen kontrako erasoen karietara Poliziak zabalik duen dozierrarekin lotura dutela zabaldu dute hedabideek.

Informazio gutxi zabaldu da goiz huntan Polizia Lapurdin burutzen ari den operazioaren karietara. Askatasunak lau atxiloketa baieztatu ditu. Arkaitz Tonnerre eta Mattin Olçomendi Ziburun atxilotu dituzte, Joel Zurutuza Donibane Lohizunen, Iker Edme Azkainen eta Dabid Bachacou Kanbon, Xabi eta Peio Irigoien Beskoitzen.

Polizia miaketak burutzen ari da, besteen artean gazte horien etxeetan eta EHZ festibalak Hazparnen duen lokalean Hazparnen. Kazeta.infok jakin ahal izan duenez, Jendarmeria laguntzen ari da lekuko baten presentzian festibaleko egoitza nagusian egiten ari den perkisizionean. Olçomendi festibala antolatzen duen elkartearen permanentea da.

Atxiloketa berri hauek salatzeko xede, Askatasunak elgarretaratzeak antolatu ditu arrats honetan 7tan Donibane-Lohitzunen, Azkainen, Kanbon eta Hazparnen.


Aucun commentaire: