Eneko Etxegarai, Xan Beirie, Ibai Agirrebarrena eta Gilen Goiti gazteak arrats huntan libre aterako dira kartzelan antsu urtebete bat pasa ondoren. Iazko ekainaren 27tik 30 arte operazio zabala burutu zuen frantziar Poliziak Ipar Euskal Herrian. Orotara 12 pertsona atzeman zituzten. Gehienak libre gelditu ziren, bainaaipatu lau gazteak aspetxeratuak izan ziren.
Eneko Etxegarai, Ibai Agirrebarrena eta Gilen Goiti gazteak Parisera eraman zituzten eta bertan kartzelan sartzeko agindua eman zuen jujeak. Handik egun batzutara, prokuradoreak Xan Beirie askatzeko aginduari helegitea ezarri eta gero, gazte kanboarra ere sartu zuten presondegian.
Orotara 12 pertsona atxilotuak izan ziren Ipar Euskal Herrian EHZ festibalaren atarian burutua izan zen polizi operazio horretan. Hai zuzen ere, atxilotuak festibalaren bolondresak zirenez, bere aldeko elkartasun ekitaldia egin zuten Heletan.
Atxilotuen herrietan mobilizazio jendetsuak egin zituzten ere. "Kalaka afera" edo kale erasoak aipaturik, geroztik poliziak hamarnaka jende atxilotu, konbokatu eta galdezkatu dituela salatu zuen, joan den astean, Askatasunak. Bereziki azken bi urtetan, gazteen gaineko kontrol poliziala azkartu dela nabarmendu zuen amnistiaren aldeko mugimenduak.
Heldu den larunbatean, maitzak 15ean, manifestazioa deitu dute Donibane Lohizunen "gazteen aurka etengabe doan polizi jazarpen hori" salatzeko.
Bestalde, joan den astean Ziburun eta Hendaian atxilotu zituzten lau gazteen aurkako -Olatz Izagirre, Karlos Renedo, Gaizka Likona eta Asier Coloma - euroagindua aztertuko du, bihar, Paueko Auzitegiak.
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire