IBAI PENA REFUGIE POLITIQUE ARRETE HIER SOIR A BAYONNE, RASSEMBLEMENT à MIDI AUJOURDH'hui SAMEDI 9 AU COMMISARIAT DE BAYONNE.
errepresioa ez da bidea!!!!!!!!!!!!!
ATXILOKETA
Polizia frantsesak Ibai Peña atxilotu du
Polizia frantsesak Ibai Peña gaztea atxilotu du gaur gauean, kontrol batean.
09/01/2010 11:49:00
BAIONA-. Polizia frantsesak Ibai Peña iheslari politiko gasteiztarra atxilotu du gaur gauean, amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez. Lekukoek kontatu dutenez, Peña beste hiru gazterekin batera zihoan autoz eta kontrol batean gelditu dituzte. Denak identifikatu eta Ibai Peñari eskuburdinak jarri dizkiote.
Ondoren, guztiak Baionako komisariara eraman dituzte, autoan "zerbat atzeman zutela" argudiatuta. Tartean adin txikiko neska bat zegoen.
Goizaldeko ordu biak aldera, 20 bat lagun bildu dira komisariaren aurrean, gazteen askatasuna eskatzeko. Azkenean, Peña ezik, beste guztiak aske utzi dituzte, aurrena adin txikiko neska eta ordu erdira besteak.
Lekukoen arabera, ez zen errepide kontrol arrunta, baizik eta "bazekiten nor bilatzen zuten".
Elkarretaratzea
Atxiloketa salatzeko, eguerdian elkarretaratzea egin dute 30 lagun inguruk Baionako komisariaren aurrean.
Baionako Gazte Asanbladak "gazteen aurkako eraso berria" salatu eta elkartasuna adierazi dio atxilotuari. Atxiloketa salatzeko antolatzen diren ekimen guzietan parte hartzeko deia egin du.
Auzitegi Nazional espainolak Peña atxilotzeko eta bilatzeko agindua eman zuen iazko ekainean, epaiketa batera agertu ez zelako.
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire