mardi 5 janvier 2010

gose greba

Lorentxa Gimon presoak gose grebari ekin zion joan den larunbatean Roann-eko espetxean

Lorentxa Gimon preso politiko lapurtarra Roann espetxe frantsesean dituen bizi-baldintza kaskarrak direla-eta gose greban dago joan den abenduaren 3az geroztik. Amnistiaren aldeko mugimenduak azaldu duenez, Gimon, bizi baldintza ankerrak izateaz beste, bakarturik dago, beste euskal presoekin harremanik izan gabe. Bestalde, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak borrokaldi berria abiatu zuen atzo.

Hala, Hendaiako preso politikoak gaur beteko du gose grebari ekin zionetik laugarren eguna, eta, amnistiaren aldeko mugimenduak jakitera eman duenez, honakoak dira preso politiko lapurtarrak larunbatean hasi zuen borrokaldi honekin egiten dituen eskaera zehatzak.

«Euskal preso politikoekin batera jar dezatela; familiaren eskubideak bermatzea: bere alabaren aita beste espetxe batean dago eta berarekin komunikatzea ukatu diote; komunikaziorako eskubidea: bisita baimenak kendu zizkioten espetxe honetara iritsitakoan eta bost bisita baimen soilik ditu; eta, bizi baldintzak hobetzea».

Roanneko espetxea iaz ireki zuen Gobernu frantsesak, kartzela «eredugarritzat» joz.

kazeta.info -tik

2 commentaires:

Servir Le Peuple a dit…

Si vous faisiez des articles en français... je me ferais un plaisir de les retranscrire ;-) ;-)

Hélas, mon euskara est du plus piètre niveau (bai, ez, ongi etorri, euskal presoak etxerra...)

HERRIRA BAIONA a dit…

on fait du mieux qu'on peux pour faire paraitre les articles en francais!!!! merci du "feedback" une peu d'anglais en plus