jeudi 14 mai 2009

2009-05-12 02:13:47
>>>>>>>>>

Stephan Etxegarai kazetaria libre gelditu da baldintzarik gabe

Mobilizazioak burutu ziren atzo atxiloketak salatzeko. 150 lagun bildu ziren Garaziko herriko etxearen aurrean eta 30 izan ziren Baionako polizia etxearen aurrean protesta egin zutenak.

Atzoko oharra:

Gaur goizaldean Stephan Etxegarai "Etxe" atxilotu du frantziar poliziak Eiheralarren Le Vert epailearen aginduz. Bere etxea miatu dute ondoren poliziek.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa:

Frantziar gobernuak errepresioaren aldeko apostuan itsu jarraitzen duela erakusten digute astea joan eta astea etorri mota honetako atxiloketak burutzen dituenean. Sarkozy eta Zapateroren arteko itun errepresiboen ondorio argia da ipar Euskal Herrian ematen ari den abertzaleen aurkako jazarpena, aitzakia ezberdinak erabiliz jendea atxilotu, galdeketa politikoak egin eta gehienak inolako baldintzarik gabe aske uzten dituztelarik. Ideia politikoen aurkako errepresioa argiaz baliatzen ari dira.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egiten dugu mota honetako erasoen aurrean mobilizatzera.

Aucun commentaire: