samedi 6 février 2010

GARA:

EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Alliot-Marie eta Roanneko zuzendariari Guimonekin "noraino joateko prest" dauden galdetu diete

Gose greban 36. eguna bete duelarik, Michele Alliot Marie (MAM) Justizia Ministroa eta Roanneko espetxeko zuzendaria "noraino joateko prest" dauden galdetu dute ozenki Lorentxa Guimonen lagunek eta familiak.



06/02/2010 11:39:00


BAIONA-. Askatasuna eta Etxeratek deituriko prentsaurrean "isolamendu eta bakartze politika muturrreraino eramateak muturreko erantzunak dakartzala" nabarmendu dute eta Lorentxa Guimoni gerta dakiokeenaren "erantzule bakarrak eta zuzenak Michelle Alliot Marie eta zuzendaria" izango direla ohartarazi dute.

Bisiten baimenen inguruan "arbitrarietate onartezinarekin" jokatzea leporatu diote espetxeko zuzendari Chailloux andereari eta preso angeluarraren egoerari "autismoarekin" erantzutea salatu dute, betiere "presondegi politika mendekatzaile hori Administrazioaren irizpideen ondorio zuzena" dela argi utzita.

"Egoera kritiko baten atarian gaude", azpimarratu dute, eta horrenbestez Askatasunak dei egin die, alde batetik euskal gizarteari, "ezin dugulako onartu preso politiko bakar bati ere bere funtsezko eskubideak eta baita eskubide politikoak ere urratzea" eta, bestetik, dei berezia komunikabideei, "aferak duen dimentsioa isla" dezaten eta "Estatuko erantzuleei ardurak" eska diezaizkieten.

Guimon familiak atzo ukan zuen azken telefonozko harremana Lorentxarekin eta 12,5 kilo galdu dituela eta edateko arazoak izaten hasi dela jakinarazi du. Zuzendariak izan duen "erantzun bakarra, atzo bere ziega inoiz ez bezala miatzea" izan dela salatu dute Lorentxaren egoeraz beren "arrangura eta kezka bizia" adierazita.

Aucun commentaire: