jeudi 25 février 2010

OTSAILAK 26 FEVRIER

aupa Lagunak! EZ ahantz azken ostiraleko konzentrazioa baionan herriko etxearen aintzinean dago: arratsaldeko 6ak ta erdietan !

Adio tout le monde! n'oubliez pas le rassemblement du dernier vendredi en faveur des droits des prisonnier-e-s politiques basques se fait comme à l'habitude à 18h30 devant la mairie de bayonne.

euskal preso politikoak etxerat!
presoak borrokan gu ere bai!
les prisonnier-e-s politiques basques en lutte , nous aussi!



Eragile sozial eta sindikalekin batera, azken ostiralera deia egin du Etxerat-ek

Josune Dorronsoro (Etxerat elkarteko kidea):

"Beste hilabete batez eta milaka dira jada, gure senide eta lagun presoen eskubideak ez dira errespetatuak izan. Indarrean dagoen espetxe politika kriminalak bere alderik gogorrena erakusten jarraitu du. Hain zuzen ere, euskal preso politikoak eta euren senideak egunero heriotzaren korridorean murgilduarazten duena.

Guzti honen azken ereduak bihotza samindu digute. Mikel Garmendiaren ahaideek istripua pairatu zuten aurreko ostiralean, espetxera bidean. Aste batzuk lehenago, Jon Zubiaurreren gurasoek beste istripu bat sufritu zuten. Zubiaurreren aitak oraindik ere ingresatuta jarraitzen du. Sakabanaketak hiltzen du. 16 senide eta lagun hil ditu. Ahaztu ezineko zenbaki bortitzak.

Sakabanaketak 300 istriputik gora eragin ditu. Sakabanaketak sekulako odoluste ekonomikoa suposatzen du. Hilean 2.000 eurotik gorako gastua preso bakoitzeko, urtean kasik 20 miloi euro. Baina, argi daukagu eta jakin badakite espetxe politika kriminal honen bultzatzaileek... gure senide eta lagun presoak ez ditugula sekula bakarrik utziko. Sekula ez.

Espetxe barruan ematen diren eskubide urraketak etengabeak dira. Azkena, Xabier Etxeberria presoak Soto del Realen jaso zuena. Bertan, isolamendurako modulora bidean, heriotzarekin mehatxatu zuten. Modulorik eta egoerarik gogorrenera bidean ere, mehatxatu zuten. Ez daukate lotsarik. Isolamenduan, gure senide eta lagunek 22 ordu ematen dituzte ziega baten barruan, inorekin kontakturik izan gabe.

Egoera muturrekoa da. Sakabanaketak eta isolamenduak eragindako ondorioak aipatu ditugu baina hauek ez dira euskal preso politikoek pairatzen dituzten eskubide urraketa bakarrak. Bizi Osorako zigorra aplikatzen dute, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak ez dituzte askatzen edo askatzen dituztenean heriotzaren mugan daude. Gogorra da horrela hitz egitea, baina errealitateaz mintzo gara. Kolpeak, umiliazioak, intoxikazio mediatikoak, bisitak jasotzeko mugen antzera, komunikazioen bortxaketa etengabeak edo erabat arbitrarioak diren trasladoak ere etengabekoak dira. Hori, espetxeratu aurretik gure senide eta lagunak torturatzen dituzten inpunitatea ez aipatzearren.

Guri dagokigunez, senide eta lagunoi dagokigunez, ez dugu onartuko gu umiliatzen saiatzea. Ehunaka aurrez aurreko bisita galdu dira jada, baina guk duintasunez eta tinkotasunez erantzun dugu. Gure arteko batasuna hausten saiatzen dira eta euskal preso politikoak euren inguru afektibo, sozial eta politikotik aldentzen saiatzen ari dira. Baina argi dugu ez dutela euren helburua lortuko.

Gure senide eta lagun presoek pairatzen dituzten eskubide urraketa guztiak salatzen jarraituko dugu. Indarrean dagoen espetxe politika kriminalaren arduradunak interpelatzen jarraituko dugu. Euskal Herriko gehiengoa osatzen duten eragile sozial eta sindikalekin kalera irtetzen jarraituko dugu. Gure senide eta lagun presoen eskubideak errespetatuak diren egunsenti berri baten alde lan egiteko.

Hurrengo zita etzi, otsailaren 26an, izango da. Ohikoak diren azken ostiraleko mobilizazioak burutuko ditugu. Hortaz, dei egiten diogu eragile sozial eta sindikal ezberdineei bertan parte hartzeko. Ezinbesteko zita da, euskal preso politikoak dauden espetxe guztietara haize freskoa eta duintasun haizea helarazteko."



Prentsaurrekoan parte hartu duten eragileak:

LAB

ESK

STEE-EILAS

BAI EUSKAL HERRIARI

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ

ESAIT

ASKAPENA

ELKARTZEN

HERRIA 2000 ELIZA

Aucun commentaire: