mercredi 10 février 2010

INFO: GARA

EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Lorentxa Guimonek utzi du gose greba, Rennes-era eramango duten bermea jaso ondoren

Lorentxa Guimon preso politikoak bertan behera utzi du urtarrilaren 2an hasi zuen gose greba, 39. egunean. Rennes-eko kartzelara aldatuko dutela bermatu dio Roanneko zuzendariak.

09/02/2010 14:59:00

BAIONA-. Lorentxa Guimonek 39 egun egin ditu gose greban, isolamendua salatzeko eta bere eskubideak errespeta ditzaten aldarrikatzeko.

Gaur arratsaldean, bertan behera utzi du baraua, Roanneko espetxeko zuzendaritzaren aldetik Rennes-eko (Bretainia) kartzelara eramango duten bermea jasota. Han, beste euskal preso batzuekin egon ahal izango da.

Angeluarraren egoera oso larria izan den arte ez du aldatu jarrera Roanneko espetxeko zuzendaritzak eta ez die jaramonik egin haren eskaerei. Zuzendaria behin bakarrik bildu da berarekin, urtarrilaren 28an.

Guimonen egoerak gizartean ez ezik arlo politikoan ere oihartzuna izan du. PSko senatari batek eta Jean Lassalle diputatu zentristak Michele Alliot-Marie Justizia ministro frantsesari zuzendu zaizkio euskal presoaren egoera dela-eta.

Angeluarra oso ahul dago eta ibiltzeko eta zutik egoteko zailtasunak ditu. Orain arte, telefonoz deitu behar zuen bakoitzean ez zioten aulkirik ematen eta zutik egon behar zuen. Bera belauniko jartzen zen, ezin zuelako zutik iraun hizketaldi osoan.

Amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez, atzo zerbitzuburu batek egoera horretan ikusi zuen eta aulki bat jartzeko eskatu zuen.

Aucun commentaire: